Maialen Chourrautek brontzezko domineagaz ekin deutso nazinoarteko denporaldiari

Bizkaie! 2026-06-02 07:30   Kirola

Taceneko Munduko Kopan izan da.

Basque Team Fundazinoaren bekea dauen Maialen zortzigarren postuan sartu da, 87.22ko denporea markauta eta penalizazinorik barik amaituta. Final handian Finalean Chourraut hirugarren izan da, 83.85eko markeagaz (+2.24) eta ez dau zigorrik jaso. Urrea Eva Alina Hocevar esloveniarrak irabazi dau da (81.61) eta zidarra, barriz, Jessica Fox australiarrak eskuratu dau (81.74).

43 urterekin, hiru domina olinpiko irabazita dagoana Tacenera joan da, lehiaketako palistarik beteranoena izanik. Nazinoarteko Piraguismo Federazinoak gipuzkoarra astegoieneko elementu erakargarriena dala adierazo dau, presinoagaz beti izaten dituan gorabehera historikoak eta bere balioaniztasuna azpimarratuz, 2024an Krakovian zidarra, Seun urrea eta igaz Pauen Kayak Crosseko diziplina ikusgarrian irabazitako brontzea dira esanguratsuenak.

Emakumezkoen kayakean Leire Goñi donostiarra be ibili da eta 39. postuan amaitu dau sailkatze-txandea.

Gizonezkoen kayakean Pau Echaniz denporaldiko Munduko Kopako lehen finalean sartu da

Eguneko lehen saioan zortzigarren izan da 77.43ko denporeagaz (+2.93 azkarrenagaz konparauta, Miquel Travé). Donostiarra kapaz izan da final handian postu bat hobetzeko. Pauk zazpigarren postuan amaitu dau 78.40ko markea markauta (+5.69) eta segundo biko zigorra jaso dau hirugarren atea jo dauelako. Podiuma Xabier Ferrazzi italiarrak (72.72), Michal Pasiut poloniarrak (75.11) eta Jakub Krejci txekiarrak (75.62) osotu dabe. Xabier, gaurko urrearen irabazlea, Maria Eizmendi palista donostiar historikoaren semea da. Mariak 1988-2000 urte biatrtean nazioartean lehiatu zen eta hiru Joko Olinpiko jokatu zituen (Bartzelona 1992, Atlanta 1996 eta Sidney 2000).

Esloveniako uriburuan bost kontinentetako 198 atleta batuko dira. Tacenek 2020tik ez eban nazinoarteko zirkuitoa edegiten baina Kopea hiru jardunalditan jokatuko da aurten, eta guztira zortzi ekitaldi izango dira lehian. Estaduko taldeak denporaldiaurreko sensazino onak berretsi eta hasieratik ekingo deutse.

Euskadik ordezkaritza zabala dauka: Maialen Chourraut, Miren Lazkano, Klara Olazabal, Leire Goñi eta Nora López emakumezkoetan eta Pau Echaniz, Oier Diaz eta Alez Segura gizonezkoetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu