Donostia Zinemaldiak WIP Latam sailerako deialdia egin dau

Bizkaie! 2026-06-02 07:35   Zinemea

Garagarrilak 1 izango da izena emoteko azken eguna.

Donostia Zinemaldiak WIP Latam sailean izena emoteko epea edegi dau. Work in progress honen helburua Latinoamerikako zinemearen produkzinoa bultzatzea eta postprodukzino-fasean dagozan filmak amaitzen laguntzea da.

Aurkeztutako film guztietatik gehienez sei aukeratuko ditu Donostia Zinemaldiko Hautespen batzordeak. Gitxienez 60 minutuko iraupena izan beharko dabe eta, gehienbat, Latinoamerikako herrialdeetako etxeek produzidu behar ditue. Izena emoteko epea garagarrilaren 1ean amaituko da.

WIP Latam irailaren 21, 22 eta 23an izango da; WIP Europa eta Europa-Latinoamerika Koprodukzino Foroa be egun horreetan egingo da.

Oraintsu WIP Latam-en parte hartu daben zinemagile askok, besteak beste, Fernando Eimbckek, Fernanda Tovarrek, Iván Funded edo Lola Ariasek nazinoarteko ibilbide bikaina izan dabe. Ekimen honetako beste parte-hartzaileen esperientziei buruzko informazino gehiago hemen.

Sariak

WIP Latam Industria Saria. A Contracorriente Films, Deluxe Content Services Spain, Elamedia Estudios, Laserfilm Cine y Vídeo, Nephilim Producciones eta Pecera Estudio enpresek postprodukzinorako laguntzak emongo ditue. Saria aurkeztutako film baten postprodukzinorako izango da eta ingelesez azpititulautako DCPa sortzea eta Espainian banatzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu