Salma Solaunek hiru urre irabazi ditu barriro Europako Txapelketan
2026-06-01 11:24 KirolaGimnasteak igazko urrezko hiru dominak (Tallin) eta Varnan (Bulgaria) beste hiru irabazi ditu.
Salma Solaun gasteiztarrak Varnan (Bulgaria) jokatu dan gimnasia erritmikoko Europako Txapelketan izan da nagusi, igaz Tallinen (Estonia) izan zan bezela. Marina Cortelles, Lucía Muñoz, Inés Bergua eta Andrea Corral taldekideakaz batera lehiaketa orokorra (All Around) irabazi eta hurrengo egunean, bigarren jardunaldian, bikaintasun-maileari eutsi deutse eta podiumaren maila altuenera igon dabe bost peloten finalean, baita final mistoan be.
Orain perfekzinoa urratuz ibili dira eta testuinguru konplexuago batean. Igaz 33 urteko makalaldiari amaierea emon eutsen baina aurten Errusia eta Bielorrusia txapelketara bueltau dira eta testuinguru gatxago horri be aurre egin behar izan deutse eta erakutsi dabe orain arte gimnastikearen potentzia handienen parean dagozala gaur egun.
Atzoo lehiaketa osoan, ez ziran jausi, ez eben hutsik egin, eta ez eben joan-etorri handirik behar izan ariketak biribiltzeko. Bai ariketa mistoan, bai bost plotakoan, lehenengo postuan amaitu eben, nagusitasun harrigarria erakutsiz. Alejandra Queredak zuzentzen dauen taldeak 24.600 puntu behar zituan lehen postua eskuratzeko eta taldearen indarra azaltzen dauen nagusitasunez gainditu eben notea. Azken puntuazinoa 28.800 izan zan ariketa mistoan eta 28.850 bost peloten ariketan, Errusia (53.450) eta Israel (53.350) menperatuz.
Aparatuen finaletan bikain ibili dira. Ariketak diseinauta egozan moduan egin ditute. Bost pelotatan maila artistikoa eta ejekuzinoa nabarmendu dira, 29.150 puntu lortuta eta Bielorrusia (27.550) eta Israel (27.550) gaindituta. Mazo eta uztaien finalean 28.100 puntu lortu ditue, Errusia (27.000) eta Israel (26.300) atzean itxita.
Gasteizko gimnasteak arrakastaz beteriko udaberria egin dau, Europako Txapelketako hiru urreez gan, Thiaiseko Grand Prixean, Bakuko Munduko Kopan eta Portimaokoan dominak irabazi baititu.
Asteburuan zehar, Espainiako Gimnastika Federazinoa European Gymnastics-ek 2027ko Europako Gimnastika Erritmikoko Txapelketearen atontzaile izentau dauela iragarri debe. Txapelketea Iruñeko Navarra Arenan jokatuko da maiatzaren 12tik 16ra.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
