Cristian Mungiu zuzendariaren 'Fjord' filmak irabazi dau Urrezko Palma nagusia

Bizkaie! 2026-05-25 07:35   Zinemea

Canneseko 79. Zinemaldia 2026ko maiatzaren 12tik 23ra izan da.

Palmaresean Sari Nagusia (Grand Prix) saria Andrey Zvyagintsev zuzendariaren Minotaur filmak eroan dau.

Zuzendari Onena (ex-aequo) Javier Calvok eta Javier Ambrossik / Paweł Pawlikowskik eroan dabe The Black Ball / Fatherland fimeetan egindako lanagaitik.

Gidoi Onena, barriz, Emmanuel Marrerena izan da irabazlea, A Man of His Time filmarako egindakoagaitik.

Emakumezko Aktore Onena (ex-aequo): Virginie Efira eta Tao Okamotok eroan dabe All of a Sudden filman egindako lanagaitik.

Gizonezko Aktore Onena (ex-aequo): Emmanuel Macchia eta Valentin Campagne Coward filman egindakoagaitik.

Epaimahaiaren Saria (Jury Prize), barriz, Valeska Grisebachek irabazi dau (The Dreamed Adventure).

Ohorezko Sariak

Ohorezko Urrezko Palmak: Peter Jackson, John Travolta eta Barbra Streisand saritu ditue euren ibilbide diplomatiko eta profesionalagaitik. Streisandek ezin izan eban bertan egon belauneko ebakuntza bat dala eta, baina mezu bidez eskertu eban autortzea.

Un Certain Regard Saria: Sandra Wollner zuzendariaren Everytime filmak eroan dau.
Kritikaren Astea (Grand Prix): Marine Atlanen La Gradiva lanak eroan eban sari nagusia.
Zuzendarien Hamamaizostegia (Ikusleen Saria): Clio Barnarden I See Buildings Fall Like Lightning filmak irabazi eban. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu