Badatoz errugbi finalak Bilbora

Bizkaie! 2026-05-14 07:52   Kirola

Maiatzaren 22an eta 23an San Mamesen egingo dira.

Eusko JaurlaritzEak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak, 2026ko errugbi-finalak sustatzen dituen hiru euskal erakundeek aurkeztu dabe Gure arbasoen indarra – La fuerza de nuestras raíces kanpainea San Mamesen. Sustapen-bideoaren helburua da herritarrak joatea eta parte hartzea Euskadin bigarren aldiz egingo dan erreferentziazko nazinoarteko kirol-ekitaldiaN. EPCR Challenge Cup 2026 eta Investec Champions Cup 2026 txapelketako finalak maiatzaren 22an (barikua, 21:00etan) eta maiatzaren 23an (zapatua, 15:45ean) jokatuko ditue, hurranez hurran, San Mames estadioan. Kluben errugbi-txapelketa ospetsuenetako bi dira eta munduko 42 errugbi-klubek parte hartzen dabe.

Tokiko sustapen-kanpainearen, Gure arbasoen indarra – La fuerza de nuestras raíces izenekoaren helburua da Euskadin errugbiak dauen indarra islatzea: indarra, erroak eta talde-espiritua, Euskadin barrena ikusizko bidaia eginez, lurraren antxinako espiritua eta errugbiaren balioak buztartuz. Izaerea, naturea eta erroak islatzen dituen Euskadiko lekuetan grabau dabe ikus-entzunezko lana, besteak beste, Besaide tontorrean, hiru lurraldeen alkargunean. Bideoko plano bakotxean nortasuna, jatorria, esfortzua eta konpartidutako harrotasuna arnasten dira.

Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak honako hau nabarmendu dau: Final honeek lurralde legez jokatu, talde legez irabazi eta zale legez ospatuko ditugu. Pase bakotxak bere balioa dauka; aurrerapen bakotxa positiboa da eta ahalegin bakotxa garrantzitsua da. Barriro be, Bizkaia prest dago eta horregaitik, herritar guztiak animetan ditut 2018an baino hobeto egin deien. Bete daiguzan gure kaleak, gure harmailak. Erakutsi daigun Bizkaiak badakiela zertan dabilen. Guretzat, final honeek nazinoartera zabaltzeko, gure ospea eregiteko, herrialde-marka bat eregiteko bidea dira.

Bestalde, Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak zehaztu dauenez, Bilbon eta herritarrakan mueta horretako ekitaldien garrantzia. Kirola sustatzeaz gan, partiduen aurretik eta ondoren errugbian jokatzeak zabaltzen dituan balioak be sustatzen dira; pozik nago euskal erakundeek eta federazinoek egindako lanagaitik, finaletan dana ondo joan daiten eta EPCRri eskerrak emoten deutseet bigarrenez San Mames estadio ikonikoa aukeratzeagaitik Europa kontinenteko talderik onenen nazinoarteko jokalekua izan daiten.

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Lehenengo Lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailburuak honakoa nabarmendu dau: San Mamesen jokatuko diran finalak gure Herri baloreen erakusleiho izango dira. Errugbiak eta gure herriak, Euskadik, hainbat balore konpartiduten ditue, gure arbasoakandik jasotako baloreak: komunidadea, esfortzua, disziplinea, errespetua, alkarbizitea, aniztasuna, identidadea... Finaletara datozenek zelai bat baino gehiago ikustea nahi dogu, herri bat ikustea, hain zuzen be, komunidade bat, bizirik dagoan kirol kulturea.

Prentsaurrekoan, European Professional Club Rugbyko (EPCR) zuzendari nagusia (CEO), Jacques Raynaud, be egon da.

Abenduko lehenengo astegoienean hasi ziran Euskadik maiatzean hartuko dituan finaletara heltzeko txapelketea eta bidea eta alkarren segidako astegoien bitan talde-fasea izango da. Talde-fasearen hurrengo txandak 2026ko urtarrileko ondoz ondoko astegoien bitan jokatuko ditue. Kanporaketa-faseak apirilaren 3ko, 4ko eta 5eko astegoienean hasiko dira, finalzortzirenakaz; ostean, apirilaren 10ean, 11n eta 12an final-laurenak eta maiatzaren 1eko, 2ko eta 3ko astegoienetan finalaurrekoak egin ditue.

2018an egoitza nagusia San Mames hautatzea historikoa izan zan, EPCRren finalen astegoiena lehen aldiz errugbiko sei nazino tradizionaletatik kanpo atondu baitziran. Leinster Rugby taldeak Txapeldunen Kopako titulua eskuratu eban orduan eta Cardiff Rugby taldeak Challenge Cup txapelketako garaikurra jaso eban. Orain zazpi urte baino gehiago, 84.000 zalek errugbi-maila gorenaz gozau eben San Mamesen, eta Challenge Cupera inoiz baino ikusle gehiago bertaratu ziran, estadioan 32.000 ikusle egon baitziran.

Horregaitik, euskal erakundeek aurtengo maiatzean beste behin argi itxi nahi dabe zein dan gure esentzia, nortasun-kulturea, ekitaldi mueta horrezaz gozetako gogoa eta abegi egiteko modua.

Sarrerak

Weekend packages astegoienekob paketeen bitartez ia 24.000 sarrera saldu dira bi partiduetarako, eta EPCR oso pozik azaldu da orain arteko salmenta erritmoagaz. 2026ko finaletarako bidea hasteko ordu gitxi geratzen diranean, publiko orokorrarentzat salgai jarriko diran sarreren erdia baino gehiago saldu dira. Sarrerak hiru kategoriatan banatuta dadoz eta salgai jarraitzen dabe EPCRren webgunean (maiatzaren 23rako sarrerak agortu egin dira baina 22rako badagoz hemen).

Orain arte saldutako sarreren artean, % 82 Espainiako Estadutik kanpo erosi dira: ia erdia (% 49) Frantzian, % 16 Britainia Handian, erosketen % 9 Irlandan izan dira eta % 2 Italian. Ganerakoan, % 42 Bizkaian eta % 5 Gipuzkoan erosi dira.

Eusko Jaurlaritzeak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak urteak daroez alkarregaz kirol-ekitaldi handiak sustatzen. 2024ko UEFA Women’s Champions League finalaren eta, aurten, maiatzeko UEFA Europa Leagueko finalaren arrakastea eta gero, 2026ko errugbi-finalak beste pauso bat izango dira Euskadi, Bizkaia eta Bilbo nazinoartekotzeko estrategia bateratuaren esparruan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu