Iker Sastre mahai-teniseko jokalariak brontzezko domina bereganatu dau
2026-05-12 08:26 KirolaLaskoko ITTF World Para Challengerrean.
Nahiz eta jokalari beteranoa izan, mila burrukalditan ondua, Basque Teameko Iker Sastre bilbotarrak nazinoartean lehiatzen eta podiumera igoteko motibazinoa izaten jarraitzen dau. Oraingoan, Esloveniako Lasko herriko ITTF World Para Challenger txapelketako hirugarren postua eskuratu dau.
MD4 klaseko binakako lehen partiduan, 3. multzoan, Iker Sastrek eta Daniel Rodriguezek 3-0 (11-9, 11-7, eta 11-9) irabazi eutsen Thailandiako Thirayu Chueawong eta Natthawut Thhinathet jokalariei. Bigarren neurketa bide beretik joan zan, emoitza beragaitik multzoen faseko bigarren garaipena lortuz, 3-0, baina oraingoan Kyung Hyun Km eta Jin Cheol Parlk korearren kontra (11-8, 15-13, 11-5), eta hirugarrenean bardin antzean, Sastre eta Rodriguez Zhongtao Yu eta Shilin Tian txinatarren kontra nagusitu baziran be (11-4, 11-8, 11-2).
Multzoetako etapako emoitzei esker final-laurenetarako sailkatu ziran eta partidu horretan Francois Geuljans eta Alan Papirer frantziarrak 3-0 gainditu zituen (11-5, 13-11, 11-2). Finalerdietan, ostera, ezin izan eben beste bikote korearra menperatu, Uk Hyeon Kim eta Yeongjin Jang. Sastrek eta Rodriguezek 0-3 galdu eben (8-11, 6-11, 10-12) baina brontzezko dominea irabazi eben.
Banakako lehiaketan Iker Sastre 16 onenen kanporaketaraino heldu zan.
Bestalde, Olaia Martinez donostiarrak final-laurenetara heldu zan bai banaka, bai binaka.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
