Jules Mamone artista argentinarraren lanak iragarriko dau Zinegoak
2026-05-12 07:44 ZinemeaKomunidade-erresistenzia eredu legez dator.
Zinegoak, Bilboko LGTBIQ+ Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia bagilaren 22tik 29ra izango da eta bestetasuna, singulartasuna eta munstroaren figurea aldarrikatuko ditu ez-normatibidadearen metáfora lez, programazino zabal baten bidez, proiekzinoak, arte eszenikoak, hausnarketarako guneak, topaketak, baita zinema-industriari buruzko atal bat be.
Alaitz Arenzana Zinegoakeko zuzendariak azaldu dauenez, jaialdiak historian zehar -bestea- izentau izan dana eztabaidearen erdian jartea proponiduten da. Gauza singularrak, arraroak eta deserosoak aldarrikatzen ditugu. Munstroaren figurara hurbiltzen gara, ez ezkutatu behar den zeozer bezela, baizik eta existiduteko, desiratzeko eta komunidadea eregiteko lekua modukoa.
Idea horreek Jules Mamonek sortutako irudia be zeharkatzen dabe. Haren lanak, maila kolektiboan alkartzeak sortzen dauen indarra, zein existitzentzia modu alternatiboak aztertzen ditu.
Banakoak eta deskonektauta nahi gaituen sistemetatik urrun dagozan erritualetan eta bizimoduetan pensatu nahi neban, adierazo dau.
Kartela sugar txikien iruditeria batetik abiatuta eregiten da, akelarre anitz eta kolektibo bat sortuz. Bertan, alkartzearen indarra, eraldaketa eta konpartidutako mikroerresistentziak islatzen dira. Iraultza posible bat imajina zeinke, indibidualidadeen batuketea ez dan su kolektibo bat sortuz, loturatik eregitako indar komun bat sortuz, nabarmendu dau Mamonek.
Horrezaz gan, Zinegoak lako espazioek ikus-entzunezko garaikidearen barruan queer narratibetarako daben garrantzia azpimarratu dau artisteak: jaialdi askotan bigarren mailako espazio batera baztertutako queer sail bat dago, lan horreek benetako protagonismoa eta ikusgarritasuna behar dabenean, dino.
Zinegoak bagiolaren 22tik 29ra egingo da Bilboko hainbat espaziotan, besteak beste, Azkuna Zentroan, Golem Alhondigan, Bilborocken, Bilboko Guggenheim Museoan, Arriaga Antzokian, Pabellon 6 Aretoan, BBK Aretoan, Muxikebarrin, La Sinsorgan, Bira Kulturgunean eta Sarean-en. Bagilaren 22an, astelehenean, inaugurazino-galea egingo da Arriaga Antzokian.
Aurten be film luzeak, film laburren zikloak, euskal produkzinoak, obra eszenikoak, topaketa profesionalak, nazinoarteko zinemagileen bisitak eta eztabaidarako eta hausnarketarako guneak izango dira jaialdian.
Azkenekoz, bagilaren 16tik 21era hainbat jarduera osogarri egingo dira 3, 2, 1... Zinegoak! aurre-jaialdiaren barruan: antzerkia, musikea, performanceak, aurkezpenak eta proiekzinoak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
