ZineGogoak Getxok sexu eta genero-aniztasuna hurbilduko deutsee nerabeei

Bizkaie! 2026-05-11 07:35   Zinemea

Zinearen bidea, han zuzen be.

Datorren barikuan, maiatzaren 15ean, ZineGogoak Getxoren 2. edizioa izango da Romo Kultur Etxean, ekimena Udaleko Gizarte Kohesino Arloko Gazteria Zerbitzuarena eta Zinegoak alkartearena da. Ekimen honen helburua da udalerriko bigarren hezkuntzako ikastetxeetako ikasleei sensibilizazino tresnea eskaintzea sexu aniztasunaren eta genero identidadearen inguruan. Oraingo honetan, Azkorri Ikastetxeko eta San Nikolas Ikastolako DBHko 3. eta 4. mailetako 132 ikaslek hartuko dabe parte.

Ekimenaren helburua nerabeen artean eztabaidea eta hausnarketea sortzea da. Saioan, sexu aniztasunari eta genero identidadeari buruzko hainbat ikuspegi jorratuko dira, eta bertaratuko
dan publikoa hizkuntzearen eta narratibearen oinarrizko elementuetara hurbilduko da. Mihaela Jilavu Gazteriako zinegotziak adierazo dauenez, "aurten be ekimen honen alde egiten dogu, Getxok gizarte inklusiboagoa eta oinarritik begirunetsuagoa eregiteko duen konpromisoa indartzen baitau. Zinema ez da entretenimendu hutsa, oinarrizko tresna pedagogikoa da gure gazteek errealidade desbardinak ulertu deiezan eta bardintasunean biziten ikasi deien, aurreretziak ahaztu eta ikasgeletan enpatia sustatuz".

Film laburrak

Goizeko saio bietan bost film labur proiektatuko dira eta horreen artean gaur egungo euskal proposamenak, estadukoak eta nazinoartekoak egongo dira. Azken horreek jatorrizko bersinoan proiektauko dira eta euskerazko eta gaztelaniazko azpitituluak jarriko dira.

Honako film labur honeek proiektauko dira:

- Imanol Ruiz de Lararen 17 minutos con Nora.
- Jerry Hoffmannen Mall.
- Markel Zoraquiainaren Merezco que me quieran.
- Anna Karinaren Xy.
- Ultramarino, Maren Zubeldia zuzendari donostiarrarena; proiekzinoaren ondoren publiko gazteari haren lana aurkeztuko deutso eta ikus-entzunezko pieza bat filmetako prozesuan kontuan hartu beharreko zenbait jarraibide eskainiko ditu.

Film laburren proiekzinoak osotzeko sexualidadean eta genero aniztasunean aditua dan pertsona batek  bertaratzen diran gazteakaz gogoeta eta eztabaida gunea bideratuko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu