KIMUAK 2026 programan inskribiduteko epea maiatzaren 15ean amaituko da
2026-05-07 12:06 ZinemeaEuskal film laburrak sustatu, zabaldu eta banatzea da asmoa.
Programa publikoaren deialdia martxan da eta hautaketa-prozesu honetako ikus-entzunezko lan onuradunak KIMUAK 2026 izenpean batuko dira; okerrik ezean gune espezializaduetan sustatuko dira, bai Euskal Herrian, bai nazinoartean be. Aurreko edizinoetan legez, aukeratutako lanek dirulaguntzea izango dabe film bakotxeko produktorearentzat, banaketa-zerbitzuak kontratau eta horri lotutako gastuak pagetako.
Deialdian parte hartu nahi dabe izangaiek 30 minututik beherako iraupeneko filmak aurkeztu beharko ditue. Parte-hartzaileek nahi beste film aurkeztu leikiez, betibere 2025eko bagilaren 1etik aurrera egindakoak badira.
Euskerearen eremu geografiko osoan eginiko euskerazko film laburrak onartuko dira deialdi honetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko produkzinoen kasuan, edozein hizkuntzatan egindakoak izan daitekez.
Era berean, filmek maila komertzialean estreinau bakoak izan behar dabe, eta gehienez, 20 jaialditan inskribiduta egon izana onartuko da.
Proposamenak bialtzeko epea maiatzaren 15era arte egongo da zabalik eta deialdiaren oinarriak eta izena emoteko orria kimuak.basqueaudiovisual.eus webgunean dagoz eskuragai.
KIMUAK
Bere jarduna egungo testuingurura egokitzen dau eta sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzearen aurreko konpromisoari eusten deutso eta, esangura horretan, sortzaileentzat aukerak sortu eta euskal ikus-entzunezko sistemea bultzatzea dau helburu.
1998tik Eusko Jaurlaritzeak bultzatuta, KIMUAK programea Zineuskadik kudeatzen dau, eta Etxepare Euskal Institutuak finantzietan. Neurri berean, Euskadiko Filmategiaren laguntzea be izaten dau programearen barruan hautatutako filmen proiekzinorako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
