Nadia Erostarbek hirugarren amaitu dau Snapper Rocksen
2026-05-05 08:51 KirolaMunduko 10 onenen artean sartu da.
Nadia Erostarbe eten barik dabil politto, kirolean hazten. Zarauztarraren surfa ikaragarria da, haren jantza bereziagaz eta kalidade handiagaz, talentuak jotako surflaria da eta urteen porasuz erakusten dago jente askok hasieran ikusten eben doe horrek hor jarraitzen dauela, azaleratzen dala eta mugak hausten dituala. Joko batzuetarako sailkatutako lehen euskal surflaria izan zan eta CTra, munduko zirkuitu gorenera, heldu zan lehen euskal emakumea.
Aritz Aranburu be bitan sailkatu zan Championship Tourrean lehiatzeko, eta 2009/2010 denoraldian finalerdietara heldu zan, Kelly Slater bera, hamaika aldiz Munduko txapeldun izandakoa, Teahupoon gaindituz.
Nadia Erostarbek astegoienean Australiako uretan egin dauena ez da kirol emoitza hutsa, daborduko Munduko surfaren elitean dagoan baten asmoen adierazpena baino.
CTko lehen txapelketek sensazino oso positiboak izan ditue Nadiarentzat, igazkoagaz konparauta, wildcard bezela txapelketa batzuetan lehiatzeko aukerea izan ebanean.
Igaz Nadiak sentiduten eban ez zala Tourrekoa, ez ebala merezidu han egotea baina denporaldi honetan, bestelako sensazinoa dauela adierazo dau, bere surfingaz seguru sentiduten da, sasoi fisiko eta mental onean dago eta, beraz, konfidantzeagaz dago. Aparteko inportantzia emon deutso gimnasioko lanari eta errekuperazinoari, eta hori sano lagungarria izan da.
Aurten CTn jokatutako lehen proban, Rip Curl Pro Bells Beach-en, bederatzigarren izan zan, eta bigarrenean, Western Australia Margaret River-en, hamazazpigarren. Halan da be, Erostarbek, Guillermo Gutierrez entrenatzaileagaz batera, lasaitasunari eutsi eta surfean eta bere aukeretan sinistuten jarraitu dau. Gold Coasten, Queenslanden, zehaztu dabenez, CTra heldu da, hor geratzeko.
Gipuzkoarrak eskalada meteorikoa egin eta finalerdietan sartu da; lehen txandan Nadiak 15.16ko puntuazinoa lortu eban, 13.17 puntu moltsotu zituan Alyssa Spencer estadubatuarra gaindituz. Bigarrenean Caroline Marks estadubatuarra izan eban arerio, Munduko txapelduna 2023an eta urre olinpikoa. 14.67 puntuek, Marksen 13.93 puntuen aurrean, final-laurenetarako txartela emon eutsen zarauztarrari. Baina onena final-laurenetara heltzean jazo zan, Gabriela Bryanen kontra, momentu horretan Munduko lehenengoaren kontra. Erostarbe bikain. 8,67ko olatu agtrapau eta jardunaldiko notarik altuena ezarri eban, haren surfingak epaileek hainbeste baloretan daben agresibidade eta kontrol puntu hori dauela erakutsi ebanb. 15,67 puntugaz txapelketako azken-aurreko burrukara heldu zan.
Finalerdietan Stephanie Gilmore eban zain. Nadiaren ibilbidea zortzi aldiz Munduko txapeldun izan dan surflari handiak eten dau, urte bitan CTtik urrun egon ondoren. Txandea galdu dauen arren, Basque Teamekoak serieko olaturik onena hartu dau 8,50eko emoitzeagaz baina gero ezin izan dau jokaldia beste olatu on bategaz osotu (5,73). Gilmorek 8 eta 7 puntuko olatuakaz (15 puntu) Erostarbe menperatu dau eta gero be nagusi izan da Luana Silvaren kontrako finalean be, Gold Coasten bere zazpigarren garaipena lortuz eta bere ibilbideko 34.a.
Erostarberentzat emoitzeak denporaldi historikoaren hasierea da. Gipuzkoarra podiumera igoteaz gan, Top10 berezi horretan sartu da. Bere backhand-a, zehatza eta bertikala, ekitaldiaren sensazino handienetako bat izan da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
