'I lit the Fire'! filmak (Valeria Lemesevskaya) irabazi dau aurtengo Sail Ofizialeko Film Onenaren Sari Nagusia
2026-05-04 07:50 ZinemeaPublikoak hautatutako Film Onenaren Sari Berezia (1.650 euro) Carlos Casasek eroan dau Krakatoa lanagaitik.
XX. Punto de Vista JaialdikoAildiko Nazinoarteko Epaimahaiak, Beatriz Navas, Catarina Boieiro eta Daphne Xu, Sail Ofizialeko lan guztiak ikusi ondoren, honako sariak erabagi ditu:
Sari ofizialak
► Film Onenaren Punto de Vista Sari Nagusia (10.000 euro): I lit the Fire!, Valeria Lemesevskaya.
Epaimahaiaren adierazpena:
Energia bereziko filma, etxearen idearen inguruan hausnartzen dauena eta bizitea indar sinisgarri eta kutsakor batez erakusten dauena. Arreta handiz erretratautako arpegi eta gorputz baten bidez, pixkanaka agirian ixtenten dira espiritua eta izaerea, neska baten eguneroko bizita marraztuz, bere familia eta animalien artean. Dokumentala topagune lez ulertzeko modu bizi eta biszeral honek hunkitu egin gaitu.
Sari honegaz, Valeria Lemesevskayaren ibilbide artistikoa babestu eta lagundu nahi dogu.
► Zuzendari Onenaren Jean Vigo Saria (5.000 euro): Víctor Ladera, Sin ton ni son.
► Film Labur Onenaren Saria (3.000 euro, EITBk babestua): 3cm of Complexity, Anna Vasof.
Sari bereziak
► Publikoak hautatutako Film Onenaren Sari Berezia (1.650 euro): Krakatoa, Carlos Casas.
► Gazteek hautatutako Film Onenaren Saria (1.500 euro, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren laguntzaz): Fomos Ficando Sós, Adrián Canoura.
Aitamen bereziak
► Epaimahaiaren Aitamen Berezia: Masayume, Nao Yoshigai.
► Epaimahaiaren Aitamen Berezia: Daria’s Night Flowers, Maryam Tafakory.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
