Harrerea eta autortzea Bilbao Basket taldeari Europako Txapeldun izan baita

Bizkaie! 2026-04-30 13:10   Kirola

89-74 amaitu zan partidua Miribillan egozan 10.000 lagunen zoramenerako.

Surne Bilbao Basket taldeari harrerea egingo jako, bigarren urtez jarraian, FIBAko Europako Txapelketako titulua eskuratu dauelako. Finaleko bigarren partidua zan bart Bilbon, Miribilla Bilbaon jokatutakoa eta zazpi puntuko aldeagaz irabazi behar baeban be, azkenean 89-74 amaitu zan PAOK greziarren kontrako partidua Miribillan egozan 10.000 lagunen zoramenerako.

Kontuak kontu, Bilboko Udalak (18:00) eta Bizkaiko Foru Aldundiak (19:00) merezidutako omenaldia eta autortzea egingo deutsee Surne Bilbao Basket taldeko jokalariei eta talde osoari.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu