XIV. Txosnagane Martxarako izen-emotea zabalik
2026-04-28 09:15 KirolaIzen-emotea bagilaren 11ra arte egongo da zabalik, bikoteka.
Bilboko Konpartsak federazinoak Txosnagane mendi-igoerearen XIV. edizinoan izena emoteko epea zabaldu dau. Bagilaren 13an izango da ibilaldi neurtua eta izen-ematea doban emon daiteke bikoteka. 200 bikotek emon ahal izango dabe izena nagilaren 11ra arte, bilbokokonpartsak.eus webgunean, edo bagilaren 13an bertan martxearen hasieran, leku guztiak bete arte.
Biderdi, Ganetxiki eta Larrentxu izenak ohikoak dira, besteak beste. Pagasarri eta Ganekogorta gainen artean dago, eta 877 metroko altuerea dauka. Aurten, igaz bezela, ohiko bide bietatik atondu ditue martxak, parte-hartzaileek aukeratzeko:
Lehenengoa, luzea, mendian eskarmentua dauen jentearentzat, 19,48 kilometrokoa (854 metroko goranzko desnibela). Goizeko 8:15ean dokumentazinoa batu eta 15 minutu aurrerago ekingo jako Adrian auzoko elezearen paretik.
Bigarrena, laburragoa, 14,39 km (446 metroko goranzko desnibela). Parte-hartzaileek 9:15ean dokumentazinoa batu eta 15 minutu aurrerago ekingo deutse, aiatatulekutik.
Helmugea Atxuriko Enkarnazino Plazea izango da eta auzoko jaiakaz bat egingo dau. Bertan, mendizaleek indarrak berreskuratzeko eta behar dan guztia topauko dabe; han bertan izango da parte-hartzaileentzako sari-banaketea, 14:45ean. Bikote irabazlea ez da helmugara arinen heltzen dana izango, parte-hartzaile guztien bataz besteko denporara gehien hurbiltzen dana. Aurten, gainera, parte-hartzaileek opari barritzaile bana eskuratuko dabe. Sari banaketearen ostean, paellada herrikoia izango da, Atxuriko Marmita taldearen eskutik.
Aurten, igazko ekimenari eutsiz, edozein muetatako eraso salatu ahal izateko, telefono zenbaki bat jarriko da eskuragarri izena emoteko esku-orrietan. Partaideek zenbaki horretara deitu ahal izango dabe martxan erasoren bat sufridu ezkero eta Bilboko Konpartsak konfederazinoak erasoa kudeatzeko laguntzea eskainiko deutse.
Argibide gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
