Helena Bengoetxearen 'Petrus' maiatzaren 29an estreinauko da zinema-aretoetan

Bizkaie! 2026-04-28 08:05   Zinemea

Dokumental luzeak ZINEBIn izan eban bere mundu mailako estreinaldia.

Petrus filman, Joseba Lekuona hargin eta artistearen, Simeon Hidalgo irakasle erretirautakoaren eta Elsa Plano haranaren biziraupenagaz konprometidudako alkatearen historiak buztartzen dira. Hiru ikuspegi desbardinetatik begiratuta, egunerokoaren edertasunetik be erresistentzia zelan egin daitekeen aztertzen dau filmak.

Helena Bengoetxea zuzendariak autortu dauenez, liluratzen nau aldi berean erresistentziatik lotzen daben personaien kontrasteak: Joseba, artea ulertzeko dauen modutik ofizio bati eusteko ahaleginean; Simeon, Erdi Aroko kulturako zati bat gordeten dauen museo txiki bat sustatzen, -Petrus-en tailen antzera, bizitea desegiten dan leku batean; eta Elsa, gero eta despopuladuago dagoan inguruari bizirik eusteko ahaleginetan dabilen alkatea. Petrusek Ikuspegi sozial sakona dauka, hutsitzen diran landa eremuetan arretea jarriz eta tokiko garapenerako alternatiba kulturalen bidez urtenbide sortzaileak proponiduta».

Petrus filmak Nafarroako Gobernuaren babesa jaso dau Generazinema Garapena eta Generazinema Produkzinoak laguntzen bidez eta PAC (Productors Audiovisuals de Catalunya) erakundeak Festival de Sitges jaialdiaren barruan atondutako Producers Meet Producers aholkularitza-saioetan parte hartu dau. Gainera, Petrus, historia de un capitel film laburrak Nafarroako Kutxa Fundazinoa eta La Caixa Fundazinoak bultzatutako Innova programearen laguntza jaso eban.

Zuzendaria: Helena Bengoetxea


Errealizadorea, diseinatzaile editoriala eta kazetaria da, Ikasketa Feministak eta Ikus-entzunezko Komunikazinoa masterra ditu eta zinema dokumentalean trebatua dago Kubako EICTVn. Gainera, mintegietako prestakuntzea osotu dau Mercedes Álvarez, Carmen Guarini, Nicolas Philipbert, Pedro Costa edo Patricio Guzmáegaz. Haren lanaren oinarri dira feminismoa, memoria historikoa eta garapenerako hezkuntzea buztartzea. 2005etik, Bartzelonako Centre La Bonne-ko Ikus-entzunezko Sailean kolaboretan dau irakasle lanetan.

Filmografia

Matrioskas, las niñas de la guerra (2021).

Haruru Filmak

Iruñean egoitzea duen ikus-entzunezko kooperatiba bat da. Ruben Marcilla ikus-entzunezkoen sektorean hainbat urtetako esperientzia dauen errealizadoreak eta Helena Bengoetxea errealizadore, diseinatzaile editorial eta kazetariak sortu eben. Haren proiektuek hainbat administrazino publiko eta erakunde pribaturen babesa jaso dabe, besteak beste, Nafarroako Gobernua, Eusko Jaurlaritza, EITB, NAEN Euroeskualdea (Akitania Berria- Euskadi-Nafarroa), Centre Nationale de la Cinematographie (CNC).

Konprometidutako ikuspegi soziala dauka ata elkarte, kolektibo eta kultura-guneetarako egiten ditu lan gehienak. 2019tik beren proiektu dokumental eta diziplina anitzeko proposamenak produziduten ditue, baita emakume zinegileek gidatutako proiektuen sustapena eta produkzinoa be.

Filmografia

Matrioskas, las niñas de la guerra (2021).
Auzoak bakarrik salba dezake auzoa (Film Laburra, 2020).
Bizitza birsortzen (Film Laburra, 2018).

Talde Tenikoa

● Zuzendaritzea eta gidoia: Helena Bengoetxea Guelbenzu.
● Produkzino exekutiboa: María Guzmán Ligorit eta Helena Bengoetxea Guelbenzu.
● Produkzinoaren Zuzendaritzea: María Guzmán Ligorit, Helena Bengoetxea Guelbenzu eta Itziar García Zubiri.
● Argazki-zuzendaritzea: Rubén Marcilla López de Dicastillo.
● Musikea: Iñigo Pérez Artieda eta Germán Carrascosa.
● Muntaia: María Calle Guerrero.
● Soinu-muntaia: Daniela Fung Macchi.

Datu teknikoak

● Izenburua: Petrus.
● Generoa: Dokumentala.
● Urtea: 2025-
● Hizkuntzea: Gaztelaina, euskerea.
● Azpitituluak: Gaztelaniaz.
● Iraupena: 94 minutu.
● Formatua: 4K.
● Soinua: 5.1.
● Filmaketa lekua: Nafarroa, Gipuzkoa, Lugo eta Frantzia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu