'I lit the Fire!' filmak (Valeria Lemesevskaya) irabazi dau Punto de Vistan
2026-04-27 10:59 ZinemeaAurtengo Sail Ofizialeko Film Onenaren Sari Nagusia.
XX. Punto de Vista jaialdiko Nazinoarteko Epaimahaikideak Beatriz Navas, Catarina Boieiro eta Daphne Xuk Sail Ofizialeko lan guztiak ikusi ondoren, honako sariak erabagi ditu:
Sari ofizialak
► Film Onenaren Punto de Vista Sari Nagusia (10.000 euro): I lit the Fire!, Valeria Lemesevskaya.
Epaimahaiaren adierazpena: Energia bereziko filma da, etxearen idearen inguruan hausnartzen dauena eta bizitea indar sinisgarri eta kutsakor batez erakusten dauena. Arreta handiz erretratautako arpegi eta gorputz baten bidez, pixkanaka agirian ixten dira espiritua eta izaerea, neska baten eguneroko bizitea marraztuz, bere familia eta animalien artean. Dokumentala topagune lez ulertzeko modu bizi eta biszeral honek zehatz hunkitu gaitu.
► Zuzendari Onenaren Jean Vigo Saria (5.000 euro): Víctor Ladera, Sin ton ni son.
Jean Vigo Saria, Zuzendaritza Onenari, Víctor Laderarentzat da, Sin ton ni son.
► Film Labur Onenaren Saria (3.000 euro, EITBk babestua): 3cm of Complexity, Anna Vasof.
Sari bereziak
► Publikoak hautatutako Film Onenaren Sari Berezia (1.650 euro): Krakatoa, Carlos Casas.
► Gazteek hautatutako Film Onenaren Saria (1.500 euro, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren laguntzaz): Fomos Ficando Sós, Adrián Canoura.
Aipamen bereziak
► Epaimahaiaren Aitamen Berezia: Masayume, Nao Yoshigai.
► Epaimahaiaren Aitamen Berezia: Daria’s Night Flowers, Maryam Tafakory.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
