Busturiak Ur Zelai autortu eta zoriondu dau
2026-04-23 08:30 KirolaBigarren mailara igoteagaitik eta ahaleginaren eredu izateagaitik.

Busturiako Udalak jentaurrean autortu eta balioetsi ditu Busturia Ur Zelaik, kirolaren benetako balioak emoitzak gainditzen dituala erakutsi dauelako. Busturiako futbol taldeak, kirol lehiaketearen arrakastaz gan, konpromisoaren, laguntasunaren eta hazkunde personalaren erreferente izatea lortu dau.
Gune nagusiak kirol-eliteetan oinarritzen diran testuinguruan, jokalari guztien ahalegina, iraunkortasuna eta konpromisoa autortzen doguz, baita zuzendaritzearen kudeaketa eta dedikazino-lan bikaina be, irabaztea baino askoz gehiago lortu dozuelako. Zuen lana harro egoteko modukoa da udalerri osorako, kirol mailan lortutakoak, laguntasuna, gainditzea eta herria indartzen dozuezalako eta, aldi berean, gure gizarte eta kirol- ehuna indartzen dozuelako zehaztu dau Aitor Aretxaga Telletxeak, Busturiako alkateak.
Busturia Ur Zelai klubak, kirol pasinoa ikasketakaz, lanagaz eta familiako erantzukizunakaz buztartzen daben jokalari eta zuzendariek baliabide mugatuen berezko zailtasunei aurre egiten jakin dau. Bere ibilpidea etenbako ahaleginaren, diziplinaren eta ilusinoaren isla da. Kirol mailan irabazitakoez harago, Busturia Ur Zelaik lotura sozialak indartu ditu udalerrian, eta bizilagunentzako topagune bihurtu da. Partidu bakotxa aukera ederra izan da maila kolektiboan laguntzeko eta ospatzeko, Busturiaren ezaugarri dan kidetasun eta kohesino sozialaren zentzuna indartuz.
Esangura horretan, kirola personen garapen integralerako tresna bezela berresten da. Errespetua, erantzukizuna eta talde-lana lako balioak sustatzen ditu eta, aldi berean, ondoizate fisiko eta emozinonalari laguntzen deutso. Gainera, belaunaldi gazteenek Busturia Ur Zelai kirolariakaz hurreko eredu sentiduten dabe.
Udalak taldea autortu dau bere dedikazinoagaitik eta gure herriaren balioak harrotasunez ordezkatzeagaitik. Tituluez harago, benetako garaipena egindako bidean eta inguruan ixten daben eragin positiboa dalako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
