74. Donostia Zinemaldiak atzerabegirakoa José Giovanniri eskainiko deutso
2026-04-23 08:40 ZinemeaGiovannik hamabost bat pelikula zuzendu zituan.
Zuzendari, gidoilari eta egokitzaile lanak egin zituan Jacques Becker, Jean-Pierre Melville, Jacques Deray, Claude Sautet, Henri Verneuil eta Robert Enricoren ondoan.
José Giovanni, zuzendari, gidoilari eta nobelagile frantsesa, oso nabarmena izan zan, duda barik, Frantziako polizia zinemearen urrezko urteetan, eta bera izango da Donostia Zinemaldiaren 74. edizinoko atzerabegirakoaren protagonista. Zinemaldiak eta Euskadiko Filmategiak Espainiako Zinematekearen lankidetzeagaz atonduko daben zikloaren barruan, Felipe Cabrerizok idatzitako liburu bat argitaratuko da Giovanniren lan osoaren inguruan.
José Giovanni (1923-2004)
Joseph Antoine Roger Damiani izenagaz jaio zan Parisen, korsikar jatorriko familia aberats batean. Harenak dira polizia eleberriko orrialderik bikainenetako batzuk, baita AEBetako noir film generoa legez oso garrantzitsua izan zan Frantziako polar polizia zinemako lan asko bere. Nobelagile, egokitzaile eta gidoilari izan zan, baina zuzendari moduan bere proiektuen erantzukizun osoa hartu ebanean, Frantziako polizia generoari begirada eta estetika bereziak emon eutsozan, Jean-Pierre Melville edo Jacques Deray egile ospetsuenen parekoak. Horreekaz lankidetzan ibili zan, hain zuzen be, 60ko hamarkadako lehen erdian. Polizia generoak Frantziako zineman indar handia hartu eban sasoi haretan, Giovanniren izena kredituetan agertzen bazan, interesa eta upealako erantzuna bermatuta egozan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
