Zinemaldiak 19 film eta 29 film labur proiektauko ditu Sail Ofizialean

Bizkaie! 2026-04-22 07:58   Zinemea

Laburrean-Euskal Filmak Sail Ofizialeko 10 film laburrak proiektauko dira.

Zinemaldiaren egitaraua aurkeztu dabe Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza zinegotziak, Amaia Domingo FANTeko zuzendariak eta Eugenio Puerto Zinemaldiko programazino arduradunak. FANTek maiatzaren 8an, barikuan, inaugurauko dau aurtengo edizinoa Campos Eliseos Antzokian, Luis Calderónek zuzendutako La Casa en el Árbol filmaren proiekzinoagaz. Bizkaiko hainbat lekutan filmau eta Bilbao Bizkaia Film Commission-en laguntzeagaz egin da eta egun honetan bertan estreinauko da zinema-aretoetan. Filmak nortasun bisual eta emozional nabarmeneko egile-slasher bat proponiduten dau, eta Sandra Escacena, Claudio Portalo, Kandido Uranga, Mala Rodríguez, Apolonia Lapiedra, Ai-xing Cobos, Asier Hernández eta Inge Ugarte ditu protagonista.

Ondoren, 22:30ean, FANT Laburrean-Euskal Filmak Sail Ofizialeko 10 film laburrak proiektauko dira.

2026ko edizinoa amaitzeko filma Reflection in a dead diamond izango da, Belgika, Luxenburgo, Frantzia eta Italiako koprodukzinoa, Hélène Cattet eta Bruno Forzanik zuzendua. Maiatzaren 16an, zapatuan, ikusi ahal izango da BBK Aretoan, itxiera ekitaldian.

2026KO Sail Ofiziala

Hautatutako 19 filmak Azkuna Zentroa-Alhondiga Bilbaoko auditorioan eta Golem Alhondiga I. zinema-areton proiektauko dira.

Film luze horreek Epaimahaiaren eta Publikoaren Film Luze Onenaren FANT 2026 sarietarako eta Gidoi Onenaren (Euskal Gidoigileak Alkarteak emondakoa) eta Zuzendaritza barritzaileenerako (FAS zineklubak emondakoa) sarietarako hautagai izango dira.

Sail Ofizialeko Film Laburrak

Film laburren Sail Ofizialak 29 lan erakutsiko ditu 32. edizino honetan, hamar euskal film laburrei eskainitako saioan eta bederatzi nazinoarteko film labur. Nazinoarteko beste 10 film laburrek parte hartuko dabe Ikuspegi Fantastikoaren Sailean.

Erreka zoko hortan (2025, Ekaitz Bertiz).

Jaso leikiezan sariez gan (Epaimahaiarena eta Publikoarena FANT Sail Ofizialeko film labur onenarena; eta Epaimahaiarena FANT Sail Ofizialeko euskal film labur onenarena), Euskal Aktoreen Batasunak Interpretazino Onenaren saria erabagiko dau film laburren artean.

Euskerazko Film Laburra produziduteko proiektuak eta emakume egileentzako foilm laburren gidoiak bultzatuko ditue

FANT Zinemaldiaren helburua ikus-entzunezkoen sorkuntzea babestea da, zehatz euskeraz egindako lanak, Bilboko 2023 – 2033 Kultura Plan Estrategikoaren arlo estrategikoakaz bat etorriz. Horregaitik, FANTek bultzatzen dau euskarazko fantasiazko film labur bat produziduteko proiektuak sustatzeko deialdia.

Aukeratutako lanek 5.000 euroko FANT-EITB Saria jasoteko aukerea dabe, film labur bat egitea errazteko. Zinemaldiaren esparruan, parte-hartzaileek beren proiektuak aurkeztu eta defendiduko ditue publikoari edegitako saio batean, horretarako izentautako epaimahai espezializadu baten aurrean.

Bilboko Fantasiazko Zinemaldiak emakume-sortzaileek egindako lan zinematografikoak babesten ditu. Horren erakusgarri da GIDOI- Euskadiko Gidoigileen Alkarteagaz izandako lankidetzea, Emakume Egileentzako Film Laburren Gidoi Lehiaketako III. edizinoa aurkeztu baitau.

Sariak

Eugenio Mira zuzendari, musikari eta idazlea, Aránzazu Calleja ikus-entzunezko konpositore bilbotarra eta Bruno Martín zuzendari, gidoilari eta aktorea dira Fantasiazko Zinemaldiko sarietako protagonista nagusiak.

Epaimahaia eta palmaresa

Zinemaldiak lehiaketan parte hartuko daben filmeak baloretako epaimahaian izango dira Ángel Agudo (telebistako eta zinemako gidoilaria), Alicia Albares (zuzendaria, gidoilaria eta idazlea) eta Álex Mendíbil (irakaslea, komisarioa, programatzailea, ikertzailea, idazlea eta gidoilaria) Sail Ofizialeko irabazleak aukeratzeko eta Iván Barredo (zinemearen munduko hainbat arlotan esperientzia handikoa, FANT Bilbao kozuzendu ebana), María Larrea (gidoilaria, zuzendaria eta idazlea) eta Miriam P. Álvarez (Galician Freaky Film Festivaleko zuzendariordea eta zuzendaria) arduratuko dira Panorama Fantastikoko filmez. Horreen guztien eztabaida eta botoazinoen emoitzea 32. edizinoko palmaresa izango da. Maiatzaren 15ean, barikuan, emongo da ezagutzera, prentsaurrekoan.

Nobedade legez, FANTek Europako Fantasiazko Film Labur Onenaren Zidarrezko Méliès Saria irabazteko zintea epaimahaiari jakinarazo deutso. Honako honeek osotzen dabe: Bego del Tesok, zinema-kritikariak, Benja de la Rosak, zinema-zuzendariak eta Andrea G.Bermejok, Cinemanía aldizkari espezializaduko erredaktore buruak.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Sarrerak

• Inaugurazino-saiorako eta euskal film laburren saiorako sarrerak Campos Antzokian erosi daitekez 5 euroan eta amaierako galarako eta BBK Aretoan palmaresaren proiekzinoetarako sarrerak prezio berean.
• Azkuna Zentroko Auditorioan eta Golem Alhóndiga I zinema-aretoan programautako proiekzinoetarako sarrerak be salgai egongo dira 5 euroan.
• Sarrerak apirilaren 22tik aurrera erosi ahal izango dira 4 euroan Cine Club FAS, Azkuna Zentroa, El Correoko harpideduna edo Club Campos Elíseoseko txartela dabenek.
• Golem Alhóndiga 2. zinema-aretoan sartzea doban izango da lekua bete arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu