Anton Legorburu errugbi jokalariak brontzezko dominea irabazi dau
2026-04-21 11:57 KirolaHong Kongeko Munduko Seriean, hain zuzen be.
Anton Legorbururen errugbi selekzinoa hirugarren postuan sartu da astegoienean Hong Kongen (Txina).
Gizonezkoen zazpiko errugbi selekzinoak merezimendu handiko hirugarren postua irabazi dau Hong Kongen, Vancouverreko azpitxapeldun tituluaren ondorengo bigarren emoitzarik onena. Paco Hernandezen taldea A multzoan sartu eben Hegoafrika, Argentina eta Uruguaigaz batera. Averagea erabagigarria izan zan, lehenengo hirurek sei puntu lortu zituelako, bokkeek +24, Espainiak +16, eta argentinarrek +7.
Argentinagaz galdu ondoren (38-14), Legorbururen mutilek erraz irabazi eutsen Hegoafrikako taldeari (12-31), eta azkenean Uruguai (21-0) be menperatu eben. Finalaurenetan, Hernandezen taldea Australia baino askoz gehiago izan zan (5-19) donostiarraren taldeak egindako partidua ia ezin hobean. Fiyi kanporatu eban Argentinagaz egin egin eben topo barriro finalerdietan eta Antonen taldea menpean hartu eben barriro be, oso estu egon arren markagailuko datuak (12-19). Beraz, Espainiak brontzea rabazteari ekin eutson All Blacksen kontra eta puntu askoko partida batean irabazi eutsen (28-32). Emakumezkoen selekzioak, barriz, zortzigarren amaitu eban azken neurketan Fijiren kontra 31-12 galdu ondoren.
Gizonezkoen selekzinoa zazpigarren da orain sailkapenean 62 puntugaz, Britainia Handia baino hogei puntu gehiagogaz, eta hamar puntura dauka Argentina, hamalaura Frantzia eta hamezortzira Zeelanda Barria. Emakumezkoen taldean, estaduko taldea bigarren mailako bigarren postuan dago 50 puntugaz, Argentinarengandik lau puntura. Munduko Serieen hurrengo jardunaldia maiatzaren 29tik 31ra jokatuko da Valladolideko Nuevo José Zorrilla estadioan.
Errugbi XV jagokonez, azpimarratzekoa da Amaia Erbinak, Basque Teameko bekadunak, Europako txapeldunaren titulua irabazi dauela finalean Herbehereetako taldea atzean itxita (19-43). Bederatzigarren titulu kontinentala jarraian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
