Salma Solaun Basque Teameko gimnasteak urrea eta zidarra irabazi ditu Bakuko Munduko Kopan

Bizkaie! 2026-04-20 12:45   Kirola

Bakun, Munduko Kopan, hain zuzen be. 

Gasteiztarraren taldeak amaitu barri dau denporaldiko lehen Munduko Kopako esperientzia txarra, Sofiakoa, ezin izan ebelako podiumera heldu baina, hori bai, ikastekoeta denporaldi osorako martxea hartzen joateko balio izan deutse.

Salma Solaunek, Inés Berguak, Andrea Corralek, Marina Cortellesek, Andrea Fernándezek eta Lucía Muñozek osotutako taldeak modurik onenean ekin eutson Bakuko Kopeari, sailkapen nagusian edo all around horretan zidarrezko dominea irabazita, 54.050 puntuei esker.

Dominak domekan, aparatuen finalean, etorri ziran. Eguneko lehen domina saiakerea bost pelotako finalean izan zan. Gimnastek lehen zati harrigarria egin eben ia elementu guztiak kontrolauta.

Ezustean, ariketearen azken segundoetan birritan jauste bi izan ziran eta larrienak tapizetik urtetea eta ordezko aparatu bat erabiltea eragin eben. Holan, Espainiak zazpigarren postuan amaitu eban 23,100eko noteagaz (11,400 Zailtasunean, 7,000 Artistikoan eta 5,050 exekuzinoan, 0,350eko penalizazinoa kenduta). Finalean irabazi eben taldeak Israel (26,650), Brasil (26,350) eta Uzbekistan (25,450) izan ziran.

Handik ordubetera, barriz, hiru uztai eta lau mailuen finalean eta Solaunen taldeak bere mailea erakutsi eban bertan, hasieratik amiera bikainagaz itzel sentidu baitzen interpretetan daben mamboa.

Saria urrezko dominea izan zan, baita denoraldi honetako puntuazinoaren errekorragaz be: 27,950 (13,600 Zailtasuna, 7,700 Artistikoan eta 6,650 Exekuzioan). Podiuma Errusiak (AIN 2, 26,750) eta Bulgariak (26,750) osotu eben.

Taldeak hilabeteko epea izango dau orain ariketak hobetzen jarraitzeko bere hurrengo lehiaketara arte: Portimaoko Munduko Kopea (Portugal), maiatzaren 15etik 17ra. Hitzordua Europako txapelketearen aurreko azken proba handia izango da. Horretan txapeldun titulua berrestea espero da, igaz koroa kontinental hirukotza lortu baitzeben.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu