Getxo Kirolak-ek 26.085 abonu izan zituan 2025. urtean

Bizkaie! 2026-04-09 07:43   Kirola

Mila baino gehiago aurreko urteagaz konparauta.

Getxoko kiroletako udal-erakundearen abonuen eta kudeaketearen adierazle nagusietako batzuen bilakaereak goranzko joerea berretsi dau laugarren urtez jarraian. Álvaro González Getxoko Kiroletako zinegotzia pozik agertu da datuakaz eta gogorarazo dauenez, kirol-eskaintzea modernizetako egiten gabizan lanaz gan, zehatz, -Aukeran- programeagaz eta 60 urtetik gorako personentzako eskaintzea zabaltzeagaz, erronka handienetako bat udal-kiroldegietako instalazinoak hobetzea eta barritzea da, jarduerak emoten jarraitu ahal izateko, eta Fadurarena nabarmentzearren, -Thinking Fadura- izeneko prozesu edegiaren bidez. Prozesu hori polito dabil eta igaz -TikiToki Zentroa- martxan jarri genduanean, eta aurten jarraipena izango dau harmailen eraikina osorik barritzeko obrakaz, atletismo-eremuari, errugbi-guneari eta belodromoari zerbitzua emoten deutsena. Era berean, Gonzálezek gogorarazo dauenez, emoitza onak lortzeko joera hori ez litzateke posible izango Getxo Kirolak-en modu batera edo bestera lan egiten daben personarik barik. Hori dala eta, aurten be eskerrak eta zorionak emoten deutseet hartutako konpromisoagaitik eta egindako lan onagaitik.

Kirol-programa eta jarduerei jagokenez, 2025ean 16.608 personak hartu eben parte. Horreetatik 11.706k ikastaro-programetan emon eben izena; 2.074 umek eskola-kiroleko jardueretan; eta 3.890 personak udalerrian egin ziran 300 ekitaldi ingurutan.

InstalaziNoen urteko erreserba-kopuruari erreparauta, 24.673 dira guztira (2024an baino 1.077 gehiago). Ohikoa danez, gehien eskatzen diran instalazinoak padel (13.158 ordu), tenisa (9.028 ordu), frontoiak (2.427 ordu) eta kiroldegiko kantxak (1.582 ordu) dira. Gainera, Getxo Kirolak-ek astean 1.368 ordu itxi eutsezan herriko klubei eta kirol-alkarteei entrenamenduak eta jarduerak egiteko.

Ekonomiari jagokonez, Getxo Kirolak-ek 13,8 miloe euro pasautxuko aurrekontua kudeatu eta % 35,72ko autofinantziazino-portzentajea lortu eban.

Interesa dabenek eskuragarri dabe Getxo Kirolak-en webgunean igaz egindako kudeaketa zehatz-mehatz jasoten dauen argitalpena.

Beste alde batetik, Getxo Kirolak-ek 1.620 plaza eskainiko ditu garagarrilean eta abuztuan Fadurako eta Gobelako kiroldegietan atonduko diran udako ikastaroetan. Izena emoteko beharrezkoa da abonu txartela izatea, eta aurreinskripzinoa maiatzaren 6ra arte egin daiteke dagoeneko Getxo Kirolak-en webgunearen bidez. 


Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu