Deustok irabazi dau Injineruak-Deusto Estropadea

Bizkaie! 2026-03-30 07:30   Kirola

44. edizinoa historikoa izan da ontzi biak mistoak izan diralako.

Ontzi biek Erandio paretik urten eta lau itsas miliak (7.408 metro) egin zituen Bilboko udaletxearen aurreko helmugaraino.

Deustuko tripulazinoak irabazi eban ibilbidea 25 minutu eta 10 segundotan egin baitzeban, helmugara Injineruek baino 34 segundu lehenago zeharkatuz. Injineruen ontzia gogor hasi zan eta lehen metroetan aurrea hartu arren, Deustoko tripulazinoa handik gitxira aurretik jarri eta abantailarie utsi eutson helmugara arte.

Urteeraren aurretik, Deustuk kalea aukeratzeko eskubidea izan eban eta hegoaldeko kalea aukeratuz, Estropadearen historian hautaketarik ohikoena, nabegazinorako mesedegarriagotzat joten dana.

Tripulazio mistoko lehenengo Estropadea

44. edizinoa historikoa izan da ontzi biak mistoak izan ziralako, lehenengoz izan da, unibersidadeko lehiaketa honen eboluzinoaren eta estropadeak azken urteotan bardintasunagaz izan dauen konpromisoaren isla.

Saria ohorea da

1981etik ohikoa danez, Injineruak-Deustok estropadan ez da sari ekonomikorik emoten. Irabazleak lehiaketearen historia jasoten dauen Zidarrezko Erretiluan bere izena grabetako ohorea besterik ez dau lortzen, norgehiagoka honen ezaugarri dan kirol eta unibersidade espirituari eutsiz.

Kontuak kontu, Deustoko enbarkazinoak palmaresean abantailea handitu dau, 28 estropatadatan irabazita; Injineruek, barriz, 16 aldiz irabazi dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu