Janire Gonzalez-Etxabarri eta Adur Amatriain surflariak, Europako txapeldun
2026-03-30 07:35 KirolaZumaiarra eta zarauztarra nagusitu dira Marokoko Taghazout proban.
Euskal surfak kontinentean eta munduan dauen maila ona bistan geratu da barriro be. Janire Gonzalez-Etxabarrik eta Adur Amatriainek irabazi dabe Pro Taghazout Bay txapelketea, Challenger Seriesetarako txartela emoten daben Qualifying Serieetako zirkuituari jagokon 4.000 kategoriako txapelketea. Zumaiarrak irabazi dau Alys Barton britainiarra menpean hartuta eta zarauztarrak gauza bera egin dau Donor Conegan kanariarraren kontra.
Nadia Erostarbek Mundu mailako zirkuitu gorenean (CT) parte hartzeko lortu barri dauen txartelari Janire González Etxabarrik eta Adur Amatriainek eskuratutako Europako titulu bikotxa gehitu behar jakoz, Taghazout-en, Marokoko kostalde atlantikoan, Agadirren iparraldean, zirkuituko azken hitzorduan nagusitu ondoren.
Oso pozik nago garaipen honegaz, autortu dau Basque Teameko bekadunak; belauneko lesinoaren erruz ezin izan neban igazko azken Challenger Serieetako ekitaldietan lehiatu eta beraz, hona etorri, ekitaldia irabazi eta titulua lortzea sinIstezina da.
16 onenen artean lehiatzen hasi zan, eta bere txandako onena izan zan. Bertan Sarah Leiceaga Iparraldeko surflaria eta Tiara Van del Huls holandarra kanporatuak izan ziran. Janiregaz batera Ariane Ochoa bizkaitarra pasau zan finalaurenetara. Hurrengo kanporaketan kirolari bien artean jokatu ziran norgehiagokak eta bere seriean Janirek, 14.56ko puntuazinoagaz, 12.76ko emoitzea lortu eban Naïa Monte frantziarra kanporatu eban. Finalerdian Maelys Jouault frantziarraren kontra jokatu eta 11.10eko emoitzeagaz irabazi deutso (8.07). Finalean 8.00 puntuko olatu bati eta 6.83ko beste bati esker eskuratu dau garaikurra, eta ez deutso aukerarik emon 7.00ko eta 4.33eko olatuak hartu ditun Barton britainiarrari.
Etxabarri rankingeko hirugarren postuan heldu zan ekitaldira eta bere emoitzarik onenetako batzuk lortu ditu denporaldi honetan: lau final, hirugarren postu bat Saquareman eta urrezko domina bat El Salvadorreko ISA Munduko Txapelketan. Halan da be, bere azken garaipena 2023an lortu eban Pantingo QSan eta horri esker WSL titulua lortu eta Challenger Serieeetarako pasea ziurtatu dau.
Bestalde, Adur Amatriain 64 onenen kanporaketan lehiatzen hasi zan, Hans Odriozolaren atzetik eta Ruben Vitoria zarauztarraren eta Christian Venter hegoafrikarraren aurretik amaituz. 32 onenen artekoan, barriz, Adur izan zan liderra, Luke Van Wyk hegoafrika, Leo Paul Etienne frantziarra eta Andy Criere donostiarra atzeanj itxita. Hamasei onenen txandan jaun eta jaube izan zan barriro, Markel Vizcarguenaga, Guilherme Ribeiro portugaldarra eta Charly Quivront frantziarraren kontra. Finalaurenetan 14.84ko emoitzeaga irabazi eutson Adin Masencamp hegoafrikarrari (5.66). Finalerdietan zarauztarrak (13.50) Justin Becret frantziarra gainditu dau (12.96) eta finalean (13.40) Conor Donegan lanzarotarrari irabazi deutso (12.10). Enekian Europako titulua eskuratzea posiblea zenik, beraz, ez neban horretaz pentsau be egin. Albiste harrigarria da, gogotsu nago, onartu dau Amatriainek.
Amatriain eta Gonzalez-Etxabarriren lanaz gan, Yago Dominguezen hirugarren postua eta Markel Vizcarguenaga, Ariane Ochoa eta Keoni Lasaren bosgarren postuak nabarmendu behar dira. Zarauztarra Challenger Seriesetan sartzeko txanda batera geratu da, baina Dominguezek eta Ochoak sailkapena lortu dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
