44. Injineruak - Deusto estropadea You Tube plataforman ikusi ahal izango da

Bizkaie! 2026-03-27 07:45   Kirola

Bat egin hilaren 27ko estropadeagaz hemen.



Estropadea zuzenean jarraitu ahal izango da aurten YouTube plataforman, zaleei, antxinako parte-hartzaileei eta jente guztiari lehia historikoaz edonondik gozetako aukerea emonez.

Bizi eizu palada bakotxa, Bilboko unibersidadeko kirol-hitzordu enblematikoenetako baten urteerearen emozinoa eta amaierea. Estropada Erandio parean hasiko da martiaren 27an, barikuan, arratsaldeko 18:00etan eta amaitu, barriz, Bilboko udaletxearen aurrean egingo da. Helmugan, Uribitarteko kaian, pantaila erraldoi bat egongo da eta bertatik estropadea zuzenean ikusi eta entzun ahal izango dozue. Jarraian, Zidarrezko Erretilua emongo jako ontzi irabazleari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu