Donostian Röyksopp bikote norvegiarra izango da buru
2026-03-26 07:48 MusikeaX. Dantz Festival 2026, abuztuko 28an eta 29an.
Dantz, musika elektroniko eta abangoardiako erreferentziazko marka kulturala, Dantz Festivalek 10. edizinoko lehen 18 artisten aurrerapena iragarri du. Donostiako Miramongo Anfiteatroan batuko dira protagonista guztiak.
Bederatzi edizinotan eten barik hazten joan ondoren, jaialdiak 2026an mugarri sinbolikoa lortuko dau: hamarkada bat musikea, ondarea, barrikuntzea eta komunidadea konektetan.
Kartelaren lehen aurrerapena: mundu mailako elektronikako figura nagusiak
Lehen 18 artistaren aurrerapenak nazinoarteko erreferenteak, live proposamenak eta talentu barria buztartzen ditu, Dantz-en izaera kuratorialari eutsiz: Röyksopp, Nastia b2b Mark Broom, Adiel, Satoshi Tomiie eta Anthony Rother (Hybrid Set).
Kartela estaduko ordezkaritza sendo bategaz osatzen da, besteak beste, Lis Sarroca (Bartzelona), Anah (Bartzelona), Yahaira (Madril) eta Angela Grief (Bartzelona)
artistakaz.
Bestalde, Euskadiko tokiko eszenea honako artistek ordezkatuko dabe: Syntetriks (Live), Acelga (Live), P3z, Divorce From New York (Live), Ope Loeb eta Inés, Dantzek lurraldeko talentuagaz dauen konpromisoa indartuz.
2026ko Goya Sarietako Soinu Banda Onenaren irabazlea X. Dantz Festivalen
Dantz Festivalek Kangding Ray izango dau bere programazinoan, Sirât filmagaitik 2026ko Goya Sarietan Soinu Banda Onenaren saria jaso dauen artistea. David Letellier frantsesaren proiektua da eta techno erroko elektronika esperimentalean erreferente nagusietako bat da
Eszenatoki biren sinergia
Aurreko edizinoetako ereduari eutsiz, Miramongo Anfiteatroa izango da jaialdiaren erdigunea, espazio bi txertatuko badira be. Planteamendu honek Dantzen filosofia jasoten dau: formatu jasangarriago baten alde egitea, esperientzia espazio bakarrean konzentraua eta ingurumen-inpaktua murriztuz.
Programazinoak elektronika esperimental eta sensorialetik clubera bideratutako soinu indartsuetaraino ibilbidea eskainiko dau, eszenatoki bitan banatutako esperientzia murgiltzaile eta anitza sortuz.
10 urte: kultura, barrikuntzea eta komunidadea
2016an sortu ebenetik Dantz Festival erreferentziazko proiektu kultural bihurtu da, nazinoarteko artista nagusiak eta tokiko artistak batu eta publiko eta industriaren arteko ekosistemea sortuz.
Jaialdia Dantz Network Congress, Dantz Point edo Dantz Academy lako ekimenen parte da, eragin lokal eta nazinoartekoa dauen eredua sendotuz.
Sarrerak
Early Bird agortuta.
Early Bird abonamenduak (45 €) iragarri aurretik agortu dira.
Gaur egun, abonuak First Release tartean dagoz, prezio berezian martiaren 27ko 12:00ak arte (55 €).
Ondoren, prezioa Second Release-ra (65 €) igoko da, eta azkenik Final Release (75 €) fasera helduko da.
Sarrerak erosi hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
