Bilbok eta Eresbilek Juan Crisostomo de Arriagaren ohorez webgunea atondu dabe

Bizkaie! 2026-03-24 07:44   Musikea

Bilbotarraren heriotzearen berrehungarren urteurrenean.

Eresbil – Musikearen Euskal Artxiboak, Bilboko Udalaren laguntzeagaz, webgune barri bat landu dau Juan Crisostomo de Arriaga (1806 – 1826) konpositore bilbotarra bere heriotzearen bigarren mendeurrenean gogoratzeko.

Arriaga 1826ko urtarrilaren 16an hil zan Parisen eta, oso gazterik hil zan arren, haren musikeak bizirik dirau mende bi aurrerago eta hemengo, estaduko eta nazinoarteko talde ugarik interpretetan jarraitzen dabe, izan be, euskal konpositore unibersalenetako bat da.

Atariaren helburua da haren figurea eta ondarea herritar guztiakana hurbiltzea, eta espazio irisgarri eta erreferentziazkoa eskaintzea haren bizitzan eta musika-produkzinoan sakondu nahi daben persona guztiei.

Ibilbide digitala haren bizitzan eta obran zehar

Webgune barria konpositorearen ibilbidea eta ondarea zehetasunez ezagutzeko aukerea emoten daben hainbat ataletan atonduta dago:

  • Arriagaren biografia, bere bizitza eta prestakuntza musikala testuinguruan kokatzen dituana.
  • Konserbautako obren eta musika-iturrien errepertorioaren katalogoa, Bilboko Udal Liburutegien Sareko liburutegi digitalean eskuragarri dagozan eskuizkribuen esteka zuzenakaz batera.
  • Eresbilen konpositoreari buruz konserbautako partitura, soinu-grabazino eta bibliografiara heltzeko bidea. Eskubiderik bako materialetan, objektu digitaletarako zuzeneko erispidea be sartzen da.
  • Musikasteren programazinoan musikariaren obrakaz lotuta dagozan soinu-grabazinoen hautaketea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu