Markel Fernandezek zidarra irabazi dau pista Estaldutako Munduko Atletismo Txapelketan

Bizkaie! 2026-03-23 07:30   Kirola

Espainiako errekorra egin dabe: 3:16.96 (aurrekoa 3:17.12).



Kirolariak Basque Team Zentroan egiten ditu entrenamenduak Iago Hermida entrenatzailearen eta erakundeko talde biomediko-teknikoaren begiradapean, eta bere palmaresari batu deutsozan azken garaikurrei, Espainiako txapelketea tarteko, beste bat gehitu deutsee Polonian jokatzen dabizen Pista Estaldutako Munduko Txapelketan 4x400 metroko errelebo mistoan zidarrezko dominea bereganatuta. Probeak Munduko txapelketako programan egin dau aurten debuta. Markel Fernándezek, Paula Sevillak, David Garciak eta Blanca Hervasek osotutako taldeak 3:16.96 markea egin dau, Espainiako errekorra hausiz, Belgikak irabazi dauen lasterketan (3:15.60). Brontzea hasieran Jamaikarentzat izan da 3:17.13ko markeagaz baina minutu batzuk geroago lehen aldaketa irregularrarengaitik deskalifikatua izan da eta Polonia geratu da hirugarren (3:17.44).

Markelen lana laukotean dana emotea zan kale librera heltzean ahalik eta ondoen jarteko, Paula ondo kokatuta ixteko. Lehenengo kaletik urteteak kalte egin deutso lehen txandan eta lekukoa azken postua emon deutso taldekideari. Halanda be, lehen aldaketan izandako gorabeherakaitik, nederlandarraren eta estadubatuarren artean jausi eta mesede egin deutso taldeari.

Paula Sevilla ez da kaltetua izan eta laugarren postuan hasi dau bere ibilbidea. La Solanako atleteak bete-betean sartu dau laukotea dominen lehian, David Garciari emon baiteutso lekuko, honek aukerea babestu eta podiumari eutsita Blanca Hervasi, banakako lehian Torunen finalista izan danari, emon deutso aukerea.

Madrildarrak bere indarrak kudeatzen jakin dau. Jamaikako Leah Andersonengandik metro bat baino gehixeagora joan da, Justuna Swiety-Ersetic poloniarrak behar baino gehiago hurbildu barik, eta lasterketea azken txanpan errematau dau karibetarra gainditzeko eta zidarrezko dominea irabazteko, Espainiako errekorra eginda: 3:16.96 (aurrekoa 3:17.12 zan).

Poloniako Torun herrian atletismoko urteko hitzordu garrantzitsuenetako bat jokatzen dabiz. 22 atleta dira estadu espainiarreko taldean eta Markel Fernandez be sartu dabe. 4x400 errelebo mistoko proban parte hartuko ebala segurua zan eta Munduko rankingaren azken eguneratzeek 400 metroko lasterketan lehiatzeko aukerea emon deutse Pista Estaliko Munduko Txapelketa batean egindako debutean. Banakako lehia horretan finalerdietarako txartela irabazi eban eta 12. postuan amaitu eban atzo.

Markelek Poloniara joan aurretik esaten eban astegoien honetakoa denporaldiko hitzordu garrantzitsuena izango zala, ondoren aire libreko Birgminghameko Europako Txapelketea izango dauen arren: ondo gabiz lanean eta badatoz emoitzak. Asko jagoten nabe eta pozik nago egiten nabilen denporaldiagaz. Polonian lehiatzea izango da asmoa.

Holan, Markel hasibarriaren ilusinoagaz joan zan txapelketa honetara baina baita Europako zidarra irabazte zer dan dakienaren anbizinoagaz be.

Atleta bizkaitarra bikain dabil. Oraintsu 400 metroko Espainiako txapeldun titulua irabazi eban 46:69ko denporea ezarriz. Salamancan be lortu dau oraintsu Gaztela eta Leongo Txapelketan, 46 segundotik bajatutea distantzia berean, estadu mailan oso atleta gitxik lortu dabena. Berea, Espainiako atletismoaren historiako laugarren markarik onena da. Gainera, Euskadiko eta Bizkaiko errekor absolutuak hausi zituan.

Markel Fernandezek diziplina askotan ibilitakoa da: txirrindularitzan, ugerketan, esku-pelotan... bere herriko ume-lehiaketa herrikoi batean hirugarren izan zan eta atletismoa egitea esan eutsen Berango Atletismo Taldeko arduradunek, iraupeneko lasterketetan, krosean eta 1500 metrokoan, hain zuzen be. Urtebetean Durangoko klubera joan zan. Kluben arteko ligan ez egoan inor 400 metroko proban lehiatzeko, bera hautatu eta ondo egin ebanez, bertan geratu zan.

Kasualidadez deskubridu eban bere talentu handia: ezin dot esan 400 metrokoa gustetan jatanik, atletismoko gatxenetakoa dalako. Esprint probea konstantea da eta azido laktikoak akabau egiten zaitu azken metroetan, baina azkenean hori naz, 400 metroko atletea, eta pozik nago egiten dodanagaz, adierazo dau.

Halanda be, sopeloztarraren ibilbide laburrean, Markelek emoitza bikainak lortu ditu errelebulari lanetan: zidarra Apeldoorneko Estaldutako Europako Txapelketako 4x400 metrokoan eta urrea aire zabaleko 23 urtez azpiko Europako Txapelketan, Bergenen, 2025ean.

Espainia potentzia handia bihurtu da oraintsu errelebo-probetan. Markelek be gora egin dau lehiaketa horreetan: nahiago dot lekukoa eroan hasieran edo erdian, lekukoa azken txandan eroateak batzuetan tensino apur bat eragiten deutselako. Halanda be, holan egin eban 23 urtez azpiko Europako txapelketan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu