'Argi Gorriak' telesaila martiaren 18an aurkeztuko dabe Donostian

Bizkaie! 2026-03-16 12:37   Zinemea

Itziar Ituño protagonista dauena Primeran plataforman estreinauko dabe.

Telesaia, Itziar Ituño protagonista dauela eta Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi sortzaile dituala (La quietud en la tormenta, Singular), aurkezpen ofiziala izango dau eguaztenean, martiaren 18an, Donostian. Goizeko 11:00etan prentsaurrekoa egingo da Hotel María Cristinan, eta honako honeek izango dira bertan: Isabel Octavio (EITBko Estrategia eta Komunikazino Korporatiboko zuzendaria) eta Vanesa Fernández (EITBko Kultura eta Euskera zuzendaria), telesailaren sortzaileakaz batera: Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi, baita protagonista nagusiak be. Arratsaldean, 19:30ean K2 aretoan telesaiaren lehen hiru atal ikusi ahal izango dira. Ekitaldiak alfonbra gorria eta aurretiazko photocalla izango ditu; 18:30ean hasiko da, telesaiaren aktore eta talde artistiko osoagaz.

Argi Gorriak martiaren 20an estreinauko da Primeran plataforman, EITBren streaming zerbitzuan. Produkzinoa bere nazinoarteko estreinaldia izan eban Serielizados Fest jaialdiaren 12. edizinoan, Sail Ofizialean, Barcelonan, Espainiako telesail jaialdi garrantzitsuenetakoan.

Vidania Filmsen produkzinoa da Argi Gorriak, EITBren parte-hartzea eta Eusko Jaurlaritzearen laguntzeagaz. Telesaiak umorea, intrigea eta familia-dramea buztartzen ditu, ikuspegi fresko eta gaurkotuagaz. Itziar Ituño da telesaileko protagonista (La casa de papel, Loreak, Intimidad), Elena Mugikarena egiten dau, bikoizketako aktore, bere atzean itxi ditu bere urterik sutsuenak, eta errutinan sartuta bizi da, senar ohia ezustean bueltau, iktus batek jota, eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastauta.

Akoreak dira Nerea Sanz (Singular, Zeru Ahoak), Arnatz Puertas (Itoiz udako sesioak, Zeru Ahoak), Iñigo Gastesi (La infiltrada, Marco), Yangxi Chen eta Iñigo Rodríguez (Gizonezko Aktore Protagonista Onena Max Sarietan, Todo el tiempo del mundo filmagatik).

Telesaila euskeraz sortua dago eta 30 minutuko 8 atal, hain zuzen be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu