'Yo no moriré de amor', Marta Matuterenak irabazi dau Malagan

Bizkaie! 2026-03-16 07:45   Zinemea

Espainiar Pelikulua Onenaren Urrezko Biznaga saria eroan dau.

29. Malagako Zinemaldiko Atal Ofizialeko kideak izan dira Jaione Camborda (Presidentea), Belén Funes, Loreto Mauleón, Daniela Michel, Rosa Montero, Gastón Pauls eta Santiago Roncagliolo. Honako sariak emon ditue:

Iberoamerikar Pelikula Onena Joaquín del Pasoren El jardín que soñamos izan da.

Epaimahaiaren Zidarrezko Peugeot Sari Berezia Iván & Hadoum filmak eroan dau, Ian de la Rosarenak.

Zuzendaritza Onenaren Zidarrezko Biznaga ssaria Joaquín del Pasoren El jardín que soñamos izan da.

Emakumezko Aktore Onena saria Hotel AC Malaga Palacio Júlia Mascort aktoreari emon deutse Yo no moriré de amor filman egindako lanagaitik.

Emakumezko Interpretazino Onenaren Aitamen Berezia Ángeles Pradalek irabazi dau Ángeles filman egindako lanagaitik.

Gizonezko Aktore Onenaren Zidarrezko Make & Mark Saria Nicolás Záratek eroan dau Hangar rojo lanean egindakoagaitik.

Gizonezko Intepretazino Onenaren Emaimahaiaren Aitamen Berezia Silver Chicónerak eroan dau (Iván & Hadoum).

Bigarren Mailako Emakumezko Interpretazino Onenaren Zidarrezko Biznaga María Magdalena Sanizok eroan dau (La hija cóndor).

Bigarren Mailako Gizonezko Interpretazino Onenaren Biznaga Saria Tomás del Estalek irabazi dau Yo no moriré de amor filman egindakoagaitik.

Gidoi Onenari Zidarrezko Biznaga Ian de la Rosak eroan dau (Iván & Hadoum).

Musikarik Onenaren Zidarrezko Biznaga Cergio Prudenciok eta Marcelo Guerrerok irabazi dabe La hija cóndor filmarako egindako musikeagaitik.

Argazki Onenaren Biznaga Saria Gökhan Tiryakik eroan dau El jardín que soñamos filman egindako lanagaitik.

Muntaketa Onenaren Biznaga Saria Valeria Hernándezek eta Sebastián Brahmek irabazi dabe Hangar rojo fiman egindakoagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu