1.297.800 euro emongo deutsee aurten Getxoko klub eta kirolariei

Bizkaie! 2026-03-10 10:14   Kirola

Helburua da klub eta alkarteak laguntzea oinarrizko kirola eta federautako kirola sustatzea.

Getxo Kirolak sailak aurtengo diru-laguntzak eskatzeko epea edegi dau herriko klub eta kirolarientzat. Danetara, 1.297.800 euroko laguntzak emongo ditue, hau da, igazko zenbateko bera. Diru-laguntza horreen helburua da klubak eta alkarteak laguntzea oinarrizko kirola eta federautako kirola sustatzeko bideratutako jardueratik eratorritako ordainketei aurre egiteko, bai eta banakako lehiaketetan parte hartzen daben errendimendu handiko tokiko kirolariak be.

Kontuak kontu, diru-laguntzak holan banatuko dira:

  • Oinarrizko kirolak 260.000 euro jasoko ditu.
  • Lehiaketako jardueren eta errendimenduko kirolaren artean 795.000 euro banatuko dira.
  • Ekitaldiak atontzeko 228.000 euroko diru-laguntzea izango da.
  • Herri kirolak sustatzeko 10.000 euro.
  • Emakumeen kirola sustatzeko 2.000 euro bideratuko dira.
  • Aurreikusi bako lehiaketetan parte hartzeko 1.300 euro emongo jakez interesauta dagozan alkarteei.
  • Muuturreko kiroleko modalidadeetan parte hartuko daben kirolarientzat 500 euro.
  • Herriko jaietan atondutako kirol-ekimenak bultzatzeko 1.000 euroko laguntzea bideratuko da.

Laguntza horreek guztiak emoteko hainbat balorazio-erispide bete behar dira eta, horreen artean, ondorengoak nabarmentzen dira: emakumeen kirola bultzatzea, euskera sustatzea eta alkarte-sarea udalerriko kirol-politikan inpliketea eskola-kiroleko programen bitartez.

Azken buruan, klubek eta interesdunek Getxo Kirolak saileko webgunean konsultau leikiez deialdiko oinarriak eta eskabideak aurkezteko beharrezko dokumentazinoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu