Aingeru Garayk Far East Cup eslaloma irabazi dau

Bizkaie! 2026-03-05 08:32   Kirola

Arrietta Rodriguezek laugarren amaitu dau Hakubako (Japonia) eslalomean.

Eski alpinoan, Aingeru Garayk irabazi dau Far East Cupeko eslaloma. Holan, 15 puntu eskuratzeaz gan, kopako sailkapen nagusira pasau da. Horreezaz gan, datorren urterako 31 dorsala Europako kopa guztietan izatea ziurtau dau. 

Bestalde, Arrietta Rodriguezek laugarren amaitu dau Hakubako (Japonia) eslalomean.

Mendiko eskiari jagokionez, Europako Txapelketako esprint lasterketea egin dabe Shahdaghen (Azerbaijan). Iñigo Martinez de Albornoz, Basque Teameko bekadunak, 14. postuan amaitu dau. Gaur, hilak 5, Marta García Farrésegaz lehiatuko da errelebo mistoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu