Euskal Selekzinoen ofizialtasunaren inguruko lehenengo aldebiko batzarra

Bizkaie! 2026-03-05 07:44   Kirola

Lehen lehendakariorde Ibone Bengeotxea eta Kirol ministra Milagros Tolón batzartu dira. 

Ibone Bengeotxea eta Milagros Tolon. | Ikusi handiago | Argazki originala

Batzar instituzional horretan landutako gaien artean, lehendakariordeak Euskal Selekzinoen Ofizialtasuna jarri dau mahai gainean: kirol-nazinoartekotzeagaz eta euskal selekzinoen bultzadeagaz Eusko Jaurlaritzeak bere Gobernu programan hartutako konpromisoa agintaldi honetan.

Esangura horretan, lehendakariordeak ministreari jakinarazo deutso zein dan Euskal Selekzinoen Ofizialtasunerako Agendea eta, era berean, Gobernuen arteko lankidetzea eskatu deutso konpromiso hori beteten laguntzeko.

Era berean, Bengoetxeak azpimarratu dauenez, Euskadirentzat, ofizialtasuna aurrerapauso bat da garenaren normalizazinoan, identidade propioa dauen Herria, kirol-ibilbide nabarmendua dauena eta besteakandik bereizten gaituan komunidade-sentimendu berezia dauena. Gainera, kirolak herri bat ordezkatzeko eta komunidade zentzuna indartzeko sekulako gaitasuna dauela nabarmendu dau.

Azkenik, lehendakariordeak zehaztu dauenez, Eusko Jaurlaritzearen borondatea da hartutako bidean aurrera egiten jarraitzea, Gobernu modura euskal gizarteagaz eta euskal selekzinoakaz hartutako konpromisoa baita.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu