Euskal Herriko Ardi Moztaileen Selekzinoa Munduko Txapelketan
2026-03-04 10:17 KirolaZapatura arte, hilak 7, Zeelanda Barrian lehiatuko dira.
Euskal Herriko moztaileak eta artilariak prest dagoz Mastertonen, Zeelanda Barrian, egingo dan Golden Shears and Woolhandling Munduko Txapelketan parte-hartzeko. XX. Munduko Txapelketan lehiatuko dira lehen aldiz.
Azken asteotan, prestaketa lanetan ibili da Euskal Herriko Selekzinoa Zeelanda Barrian. Ohikoa ez dan inguru, lan-erritmo eta ardi-muetaren ezaugarrietara egokitu dira. Eguneroko entrenamenduak tokiko lehiaketeagaz buztartu ditue.
Zeelanda Barrian diran Euskal Herriko moztaileek eta artilariek ondokoa adierazo dabe: lan asko egin dogu azken asteetan eta egokitzapena ondo joan da. Eguneroko entrenamenduek, lehiaketek eta erreferente diran mundu mailako moztaile zein artilariekaz prestakuntzan ibiltzeak, nazinoarteko maila gorenaren erritmoa eta exijentzia bertatik bertara ezagutzeko aukerea emon deusku. Prestaketa lanak osotuta, taldea ilusinoz ganezka dago mundu mailako hitzordu garrantzitsuenari aurre egiteko. Euskal Herria Munduko Txapelketan egotea garaipena da. Pausu garrantzitsua euskal lehen sektorearen autortzarako, baita ardi moztaileon eta artilarion ofizinoari ikusgaitasuna emoteko be. Belaunaldiz belaunaldi transmitidutako ezagutzea bizirik eusteko modua da.
Ondoko honeek dira lehenengo aldiz munduko txapelketan parte hartuko dabenak:
- Makinea erabilten daben moztaileak.
- Mikel Etxebarria (Dima, Bizkaia).
- Joseba Ugalde (Lezama, Bizkaia).
- Artazia darabilten moztaileak.
- Ipar Arrinda (Lekeitio, Bizkaia).
- Josu Ekisoain (Ibiriku, Nafarroa).
- Artilariak.
- Janire Artabe (Dima, Bizkaia).
- Mikel Velasco (Arrasate, Gipuzkoa).
- Taldeburua.
- Joseba Attard (Bedarona, Bizkaia).
Ondoko honeek dira Euskal Herriko selekzinoaren bidelagunak: KFB-Euskal Kirol Federazinoen Batasuna, Eusko Jaurlaritza-Euskadi Basque Country, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Bizkaiko Landa Garapen Alkartea-Bizkaimendi, Abadiñoko Udala, Juan Celaya Fundazinoa, Bizkaiko Euskal Herriko Nekazarien Alkartasuna, Gu ere bai , Gure Esku Dago, Eako Udala, Arrasateko Udala eta EITB.
Munduko txapelketan parte hartuko daben herrialdeak:
- 1. Euskal Herria.
- 2. Argentina.
- 3. Australia.
- 4. Txile.
- 5. Cook Ugarteak.
- 6. Txekiar Errepublikea.
- 7. Ingalaterra.
- 8. Estonia.
- 9. Falkland Ugarteak.
- 10. Finlandia.
- 11. Frantzia.
- 12. Alemania.
- 13. Man Ugartea.
- 14. Japonia.
- 15. Mongolia.
- 16. Herbehereak.
- 17. Zeelanda Barria.
- 18. Ipar Irlanda.
- 19. Norvegia.
- 20. Irlandar Errepublikea.
- 21. Eskozia.
- 22. Hego Afrika.
- 23. Espainia.
- 24. Suedia.
- 25. Suitza.
- 26. Uruguai.
- 27. Ameriketako Estadu Batuak.
- 28. Gales.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
