XXXI. Mungiako MTB Martxeak 2026ko Zikloturista Ligeari ekingo deutso

Bizkaie! 2026-02-25 07:50   Kirola

42 kilometroko ibilbide gogorra izango ei da.

Lurraldeko kirol egutegian finkatuta dago eta aurten 2026 Liga zikloturistea inauguretako ohorea izango dau. Valentin Uriona Txirrindulari Alkarteak Mungiako Udalaren babesari esker atondutako martxea, egun batzuk barru, martiaren 1ean izango da, goizeko 09:30ean, Andra Mari Aterpean hasita.

Mungia mendiko txirrindularitzea maite dabenentzako topagune bihurtuko da XXXI. MTB Martxeaga. Lurraldeko kirol egutegian sano finkatutako proba honek, aurten gainera, 2026ko Zikloturista Ligeari hasierea emoteko balioko dau. Valentin Uriona Txirrindulari Alkarteak Mungiako Udalaren laguntzeagaz atondutako martxeak 42 kilometro eta 1.350 metroko desnibel positiboa izango ditu, eta parte-hartzaileen erresistentzia eta trebetasuna erakusteko balioko dau, kirola eta Mungialde inguruko paisaia ikusgarriak buztartuz. Atontzaileek arreta berezia jarri dabe ibilbidearen diseinuan, baita bidezidorretan segurtasuna eta egokitzapena be, txirrindulari beteranoei zein distantzia honetan lehen aldiz parte hartuko dabenei kalidadeko esperientzia eskaintzeko.

Kontuak kontu, kirol mailako balioaz harago, 2026ko Zikloturista Ligearen hasiera ofiziala markauko dau. Liga honek egutegiko martxetan parte-hartzea eta erregulartasuna saritzen ditu eta Mungiako lehen hitzordutik aurrera, parte-hartzaileek kilometroak pilotuten hasiko dira denporaldiaren amaieran brontzezko, zidarrezko edo urrezko dorsalak eskuratzeko.

Aurten, Mungiak berretsi egiten dau tokiko kirolaren aurrean dauen konpromisoa, baita udalerria dinamizetan daben eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzen dituen ekitaldien aldeko jarrerea be. Esangura horretan, MTB Martxea Bizkaiko txirrindularitza-egutegian ezinbesteko hitzordu bihurtu da

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu