Metafora bisuala Deustuko Zubiaren azpian

Bizkaie! 2026-02-18 11:31   Kirola

Kartelak itsasadarreko ibilbidearen ilustrazino zehatza dakar. 

Urteerea Erandion izango da arratsaldeko 18:00etan eta arraunlariak Bilboko udaletxearen parean amaituko dabe estropadea. Kartelak zubiak, bihurguneak eta ibilbidearen erreferentzia nagusiak erakusten ditu, lehiaketa hau uretan ez eze, uriaren memoria kolektiboan be lehiatzen dala nabarmenduz.

Kartelaren irudi nagusiak ibilbidearen momenturik ikonikoenetako bat irudikatzen dau: Deustuko Zubiaren azpiko pasabidea. Lehen planoan, gure arraunlariak besoak gora dituela agertzen dira, zubiaren metalezko egiturea eusten. Esanguraz betetako metafora bisuala da, jakina. Arraunlariek zubiari ezeze, tradizinoari, ahalegin kolektiboari eta estropadearen etorkizunari be eusten deutse.

Keinu grafiko honek iragarki bat baino zeozer gehiago bihurtzen dau kartela: belaunaldien arteko jarraitutasunaren eta estropadearen hasieratik definidutako balioakazko konpromisoaren adierazpena da.

44 edizino etorkizunerantz arraunean

Aurten, Injineruak-Deusto Estropadeak kirol, unibersidade eta gizarte-ekitaldi izaerea berresten dau. Datorren martiaren 27an, itsasadarra taupadaka hasiko da barriro palada edo arraunkaden erritmoan, tradizinoa, emozinoa eta kide izatearen harrotasuna batzen dituan jardunaldian, izan be, kartel honek zeozer sinbolizetan badau, horixe da hain zuzen be: estropadeari uretan eta uretatik kanpo bizi diran ahalegin kolektiboari esker eusten jakola.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu