Zesta-puntako ligea AEB-tara bueltauko da

Bizkaie! 2026-02-17 10:30   Kirola

Biscayne Cup Txapelketa gaur, hilak 17 hasiko da Floridan.

Bizkaiko Foru Aldundiak zesta-puntearen nazinoartekotzeari emondako babesa indartu dau, Biscayne Cupen bigarren edizinoa babestuz. Biscayne Cup Dania Jai Alaien (Florida, AEB) jokatuko da, gaurtik, hilak 17, zapatura, hilak 21. Grand Slam mailako txapelketea izango da, Jai Alai League Liga profesionalaren barruan.

Leixuri Arrizabalaga Euskerea, Kulturea eta Kirol diputaduak esan dauen bezela: pelota kirola baino askoz gehiago da guretzat; halanda ze, identidadea da. Horregaitik, Bizkaiko Foru Aldundiak ekitaldia babestu dau. Gure enbajadore onenak izan ziran eta jarraitzen dabe izaten.

Biscayne Cupean egungo pelotari onenek jokatuko dabe. Kontuak kontu, 12 parte-hartzaileetatik 10 Winter Serieseko puntistak dira.

Bigarren edizino honetan, Master izatetik (4 bikote) Grand Slam izatera (6 bikote) pasauko da Biscayne Cupa. Txapelketeak Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa izango dau eta publiko amerikarrak Imanol Lopez pelotaria agurtu ahal izango dau. Zumaiako kirolari handiak Danian hasi eban AEB-tako haren ibilbidea eta bertan emongo ditu Estadu Batuetako haren azken pelotakadak.

Bikoteak

  • Erkiaga - Lopez.
  • Goitia - Lekerika. 
  • Laduche - Basque.
  • Urreisti - Ibarluzea.
  • Johan - Gorka.
  • Zulaika - Ubilla.

Johan eta Gorka Sorozabal anaiek Danian bertan eskuratu dabe Biscaynerako sailkapena. Aurreko eguen gauean irabazi eben aurrekanporaketea bezela balio dauen Daniako barruko-txapelketea. Zulaika eta Ubilla pelotariak, daborduko Danian jokatutakoak dira. Aurrelari donostiarrak eta atzelari markinarrak Magic Cityko World Super Court txapelketea irabazi dabe eta frontoi horren ordezkari bezela jokatuko dabe Biscayne Cupa.

Biscayne Cupa Jai Alai Ligako txapelketea ofiziala da eta kategoria altua izanik, bikote irabazleak 2.000 puntu eskuratuko ditu Ligako rankingean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu