Yurdana Burgoa, Last Tour taldeko CEO barria
2026-02-05 12:51 Pil-pileanAlfonso Santiagok presidente kargua hartuko dau.
Last Tour taldeak barruko egiturea aldatzea erabagi dau. Halanda ze, Yurdana Burgoak hartuko dau CEO kargua.
Bestalde, Alfonso Santiagok, fundatzaile eta akzinodun nagusiak, presidente kargua hartuko dau.
Last Tour taldeak hainbat negozio-esparru ditu eta 20 urte baino gehiago daroaz zuzeneko musikearen sustatzaile izaten. Espainiako musika-sustatzaile independente handiena da eta, besteak beste, ondoko jaialdi honeek atontzen ditu: Bilbao BBK Live, Azkena Rock Festival, Meo Kalorama eta Pirineos Sur. Lehen mailako nazinoarteko artisten birak be atontzen ditu (500 kontzertu baino gehiago urtean). Horreezaz gan, musika-industriari buruzko Europako hirugarren kongresu garrantzitsuena egiten dau, BIME, aurton 14. edizinoa Bilbon eta 5. edizinoa Bogotan.
Last Tourrek 120 langile baino gehiago ditu. Bilbon dago egoitza nagusia eta ordezkaritzak ditu Madrilen, Bartzelonan, Zaragozan, Iruñean, Lisboan eta Bogotan. Bestalde, 2026an Mexikon edegiko dau egoitza barria.
Yurdana Burgoa
Azken urtean Last Tourreko bigarren CEOa eta Negozino Garapeneko eta Gai Publikoetako zuzendaria izan da. Esperientzia handikoa da erakunde publiko eta pribatuen kudeaketan eta zortzi urte eta erdiz Ekonomia eta Ogasun Saileko kabineteko eta koordinazinoko burua izan zan Eusko Jaurlaritzan. Basque Trade & Investment Nazinoartekotzeko Euskal Agentziako aholkularia izan da Basque Research and Technology Alliance erakundearen Batzar Nagusian, baita irakasle konbidadua Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazinoan eta Kirol Enpresen Kudeaketa Masterrean (EHU) be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
