Pau Algans Sangües, Euskal Herriko Batxilergoko XII. Matematika Olinpiadetan nagusi
2026-02-03 13:39 Pil-pileanFuntsezko plataformea da talentu matematiko gaztea antzemoteko eta sustatzeko.
Batxilergoko XII. Matematika Olinpiadaren fase autonomikoa Euskal Herriko Unibersidadean egin da. Espainiako Matematika Alkarteak atontzen dau, EHUko Matematika Saileko irakasleek osotutako tokiko batzordearen laguntzeagaz.
Euskal Autonomia Erkidegoko 21 ikastetxetako 42 ikaslek (18 mutil eta 24 neska) parte hartu dabe. Parte-hartzaileek matematikako ariketak errazoituteko eta ebazteko maila handiko proba zorrotzei aurre egin behar izan deutse.
Lehen postua Pau Algans Sangüesentzat izan da, Donostiako Axular Lizeoko ikaslea hain zuzen be. Bigarren postua Jonah Wesbuer Altunak eskuratu dau, Donostiako Deutsche Schuleko ikasleak; eta, hirugarren saria, Adriana Martínez Vivancok, Loiuko Urdaneta Ikastetxeko ikasleak.
Sailkatutako hiru ikasleek Euskadi ordezkatuko dabe Estaduko azken fasean, Las Rozasen (Madril), 2026ko martiaren 12tik 15era bitartean. Fase horretatik aterako dira, alde batetik, 2026ko garagarrilaren 9tik 21era Shangain egingo dan Matematikako 67. Nazinoarteko Olinpiadan parte hartuko dauen Espainiako taldeko sei kideak, eta, bestetik, Matematikako 41. Olinpiada Iberoamerikarrerako hautagaiak.
Espainiako Olinpiada Matematikoa unibersidade aurreko lehiaketa akademiko inportanteenetako bat da. Gainera, funtsezko plataformea da talentu matematiko gaztea antzemoteko eta sustatzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
