Garay, del Campo eta Mintegui, 'BAT To Milano-Cortina' saioan

Bizkaie! 2026-01-30 10:53   Kirola

Bildumako sei atalak domekan, zezeilak 1, emitiduko dira ETB1en.

Aste honetan, Basque Team Fundazinoak produzidutako BAT To Milano-Cortina dokumentalak Juan del Campo, Aingeru Garay eta Ander Mintegui eskiatzaileen hastapenak eta eboluzinoa batuko ditu Erlatibizatu amesten jarraitzeko izeneko saioan.
 
Hirurak goiz hasi ziran elurragaz kontaktua izaten, euren familien zaletasunari esker. Laster izan zituen emoitza onak, halanda ze, daborduko goi mailara heldu dira. Egun, Juanek eta Aingeruk proba teknikoetan emoitza onak eskuratzeko lan egiten dabe. Ander Mintegik, barriz, abiadura proban. Halanda ze, 2025ean historian lehen aldiz hiru euskal eskiatzaile izan dira alpinoko Munduko Txapelketa absolutuetan lehiatzen. Era berean, Juan eta Aingeru Munduko Kopan lehiatu dira, nazinoarteko ekitaldirik zorrotzenean.

Ikusi saioaren aurrerapen bideoa hemen.

BAT To Milano-Cortina

2026ko Milan-Cortina d' Ampezzoko Joko Olinpiko eta Paralinpikoetan lehiatuko diran euskal kirolarien ahalegina Euskal Telebistan abenduaren erdialdetik astero eskaintzen diran erreportajeetan islatzen da. BAT To Milano-Cortinak, BAT To Rio, BAT To Pyeongchang, BAT To Tokio, BAT To Beijing eta  BAT To Paris programen lekukoa hartu dau.

Erreportaje bilduma horrek ikus-entzunezko istorio handien osogaiak batzen ditu. 

BAT To Milano-Cortina, Korima Films produkzino-etxeak egina, astero eskaintzen da pantaila txikian, domeketan, ETB1eko Helmuga saioaren barruan. Saio bakotxak 10 minutu inguruko erreportajea dau. Beraz, Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak gauzatu baino aste batzuk lehenago, ikus-entzuleek Italiako urietan lehiatzeko sailkapena lortzeko burrukan ibili izan diran euskal kirolarien zati handia ezagutzeko aukerea dabe.

Programeak irudi ikusgarriak eta ikus-entzunezko baliabide modernoenen erabilerea barruan hartzen ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu