Donostia Zinemaldia, Espainiako hirugarren kultura-ekimen nagusia
2026-01-30 09:12 ZinemeaReina Sofía Arte Zentroaren Museo Nazionalaren eta Prado Museoaren atzetik.

Espainiako kulturearen 2025eko egoereari buruzko azterketearen emoitzak jakinarazo ditu Contemporánea Fundazinoaren Kulturearen Behatokiak. Halanda ze, igazko estaduko hirugarren kultura-ekimena izentau dabe Donostia Zinemaldia, Reina Sofía Arte Zentroaren Museo Nazionalaren eta Prado Museoaren atzetik. Thyssen–Bornemisza Museoa, Guggenheim Bilbao Museoa eta Madrilgo Errege Antzokia laugarren, bosgarren eta seigarren postuetan dagoz, hurranez hurran.
Ikerketearen edukia Kantabriako Jaialdien Jauregian egindako ekitaldian aurkeztu dabe. Ekitaldi horretan, Espainiako eta erkidego bakotxeko urteko proiektu onenen arduradunei kultur-insignia emon jake, besteak beste, Donostiako Zinemaldiari. Horren zuzendaria, José Luis Rebordinos, ekitaldian izan da. Donostia Zinemaldiak lehen postuan jarraitzen dau Euskadiko kultura-insignia bezela eta erkidego horretako profesionalen arabera proposamenik nabarmenena izatearen autortzea dau.
Kontuak kontu, Euskadi, gehien balorautako hirugarren erkidegoa da, Madril eta Kataluniaren atzetik. Esparru horretan, Donostia zazpigarren uri baloratuena da eta 300.000 biztanle baino gitxiago dituan urien zerrendako lehena.
Joerak aztertzeko, berbaldiak sustatzeko eta bakotasunak eta aukerak identifiketako tresnea da Kulturearen Behatokia. 2009tik urtero egiten dau konsultea, urteko erakunde eta kultur ekitaldi nabarmenenak antzemoteko. Azken galdetegian, 461 personek hartu dabe parte. Horreetatik % 46,3 kultura-erakunde publikoan dabiz lanean; % 36,8 kultura-erakunde pribatuan; eta, % 16,9 sektoreko profesional independenteak dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
