Lehen urtearen balantze positiboa egin dau Joxerramon Bengoetxeak

Bizkaie! 2026-01-28 08:34   Pil-pilean

Etorkizunari begira hitzarmenen preminea azpimarratu dau.

Igazko urtarrilaren 27an errektore karguari zin egin eutsonetik onartu, aldatu eta hasi dituen ekimenen eta hartutako erabagien errepasoa egin dau Joxerramon Bengoetxea errektoreak. Kazetarien aurrean egindako agerraldian adierazo dauenez, daborduko kapaz izan gara hartutako konpromisoetako batzuk beteteko; kolektibo guztien lan baldintzak hobetzea eta ordezko irakasleen auzia konpontzea, jardun osoa ahalbidetu eta lan saria osotuz. Gainera, irakasle oso eta katedradun izateko promozinorako itxaron zerrendea murrizteko neurriak hartu ditugu eta legeak baimentzen dituan plaza guztiak onartu dira 2025ko lan eskaintza publikoan. Era berean, konziliazino neurriak be indartu ditugu administrazino eta zerbitzuetako langileentzat.

Arlo akademikoan, unibersidadera sartzeko frogen atonketea hobetzeko hartutako neurriak, unibersidade mikrokredentzialen alde eta ikerketan lortutako emoitzak gogoratu ditu, baita nazinoartekotzean egindako pausuak be: itsas-gaindiko campusa, Europako aliantzak, Arku Atlantikoa eta mugan gaindiko lankidetzak. Halanda ze, nazinoartean be erreferente izateko lan egin dabe.

Azpiegiturez be berba egin dau Bengoetxeak: garrantzitsua izan da personen segurtasuna bermatzeko lanak martxan jartea. Eusko Jaurlaritzeagaz adostu zan lanak gauzatzea. Horrezaz gan, campus bakotxeko proiektu bana azpimarratu ditu: Gipuzkoan ikasleen egoitza barria; Araban, jagoletza integralerako zerbitzuaren aprobea; eta, Bizkaian, Bilbon kokatuko dan Klinika Odontologiko soziala. Halanda ze, 2026an martxan jarriko ditugu.

Bestalde, lehen aldiz egin dan unibersidadearen preminen diagnosia egitea balorau dau Bengoetxeak: gure unibersidadeak bizi dauen egoerea zein dan ezagutzeko balio izan deusku eta ezinbesteko tresna konbertidu da EHUk merezidu eta behar dauen lekuari eutsi ahal izateko gitxieneko baliabideak zehazteko eta lehentasunak marketako. Diagnostikoa unibersidadeko komunidadeagaz eta gizarteagaz partekatu dogu, izan be, gizartea da gure unibersidadea finantzietan dauena eta eskubidea dauka egoerea zein dan ezagutzeko.

Esangura horretan, lanean jarraituko dauala nabarmendu dau: unibersidadeak behar dauen ezinbesteko finantziazinoa lortzeko, unibersidadearen autonomia benetakoa izan daiten eta aurtengo lorpenakaz jarraitzea eta unibersidadea eraldatzeko ezinbestekoa dalako negoziazinoak burura eroatea.

Gainera, Bengoetxeak gogora ekarri ditu unibersidade publikoek daben finanziazino arazoa: Eusko Jaurlaritzea aurrendaria izan beharko litzateke egoera horri bueltea emoteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu