XV. Ikasenpresa Azokea zezeilaren 5ean egingo da
2026-01-26 13:41 Pil-pilean3.000 ikasle baino gehiagok parte hartuko dabe.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak XV. Ikasenpresa Azokea aurkeztu dau Eibarren. Azokan ikasleen parte-hartzea bikoiztu egingo da. Euskadiko Lanbide Heziketako 61 ikastetxetako 3.000 ikaslek baino gehiagok ikasturtean zehar jorratutako 622 proiektu ekintzaile aurkeztuko ditue.
Ikasenpresa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatzeko programea da, Lanbide Heziketan kultura ekintzailea sustatzeko, erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboaren ereduan integratua. Ekimen horren bidez, ikasleek euren idea ekintzaileak sortu eta kudeatzen ditue ingurune praktiko eta errealista batean, gaitasun giltzarriak jorratuz (esaterako, taldelana, barrikuntza, erantzukizuna eta komunikazinoa) eta balioa emonez euren espezialidade teknikotik, personen bizi-kalidadea eta ingurunearen ondoizatea hobetzeko.
Eibarko azokea da prestakuntza prozesu horren momentu handiena. Hezkuntzearen ikuspegitik enpresa-simulazinoa bada be, aurkeztuko diran produktuak eta zerbitzuak benetakoak izango dira, sektore profesional jakin batzuei lotuta egongo dira eta egungo behar sozial, teknologiko eta produktiboei erantzungo deutse, ikastetxeetako irakasleen laguntzeari esker.
Eibarko Udalean egin da aurkezpena. Inge Gorostiaga Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Eraldaketa Digitaleko eta Ikaskuntza Aurreratuetako Zuzendariak, Jon Iraola Eibarko alkateak eta Ergiña Urzelai ITLENTeko Kultura Ekintzaileko Saileko arduradunak hartu dabe parte. Ekitaldian programan parte hartu daben ikasleen ordezkaritzaeak be parte hartu dau.
Kontuak kontu, azokea lau karpa tematikotan atonduko da, uriko hiru gunetan banatuta (Unzaga, Txaltxa-Zelai eta Errebal Plazia) eta proiektuak eremu profesional handien arabera atontzeko aukerea emongo dabe, esaterako, industria eta fabrikazino aurreratua, digitalizazinoa eta konektibidadea, merkataritzea eta mobikortasuna, eta ondoizatea.
Ikasenpresa 2026 azokearen datuak
Parte-hartzen daben ikastetxeak: LHko 61 zentro (31 publikoak eta 30 itunduak).
Parte-hartzen daben ikasenpresak: 622.
Parte-hartzen daben ikasleak: 3.000 persona baino gehiago.
Parte-hartzen daben irakasleak: 190 irakasle.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
