Mungia indar handiz Madrilen

Bizkaie! 2026-01-22 13:39   Pil-pilean

2026ko FITUR, Nazinoarteko Turismo Azokan.

Nagore Torres eta Alaitz Erkoreka. | Ikusi handiago | Argazki originala

Mungiako Udala FITUR 2026 ekitaldian izan da Madrilen. Helburua ondokoa da: udalerriaren ordezkaritza instituzionala eta turismoaren arloan egiten dauen lana ezagutarazotea.

Mungiako alkatea, Alaitz Erkoreka, azokan izan da, Nagore Torres Turismo zinegotziagaz batera. Presentzia horri esker, Mungia turismo-eredu jasangarri, hurreko eta kalidadeagaz konprometidutako udalerri bezela izaten jarraitzen dau. Halanda ze, Udalak konpromiso sendoa dauka tokiko produktua eta lehen sektorea defendiduteko, Mungiako ekonomiaren eta bizimoduaren oinarri nagusietakoak dira-eta. Konpromiso hori da bertokoa babestea, gertukoa sustatzea eta personak eta ingurunea errespetetan dituan garapena sustatzea.

Mungia etenbako modernizazino prozesuan dago eta etorkizunari anbizinoz begiratzen deutso, baina sustraiak ahaztu barik. Nortasuna, tradizinoa eta jatorriaren errespetua oinarrizko elementuak dira herri-eredua eregiteko.

Cittaslow, bizi-kalidadearen eta garapen orekatuaren aldeko konpromisoa

Alaitz Erkorekak, Spain Cittaslow Alkarteko presidente bezela dauen ardureagaz, Cittaslow eredua nabarmendu dau. Ikuspegi horrek estresaren eta masifikazinoaren aurrean erritmoa moteltzearen alde egiten dau.

Testuinguru horretan, Erkorekak ondokoa gogorarazo dau: Mungia izan zan 2008an Cittaslow sarean bat egin eban lehen udalerrietako bat eta gaur egun Estaduko 12 udalerrik osotzen dabe sarea. Konpromiso horrek hainbat erispide betetea eskatzen dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu