Athletic Clubek Gernikako Arbolearen oinordekoa landatu dau Bergamon
2026-01-22 11:01 Pil-pileanHerrien arteko adiskidetasuna eta errespetua sinbolizetako.


Athletic Clubek Gernikako Arbolearen oinordekoa landatu dau Bergamon (Italia), zuri-gorriek Europa Champions Leaguen jokatuko daben partiduagaz bat eginez. Landaketa hori Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak eta Athleticek sinatutako akordioaren barruan dago. Hitzarmen horren arabera, Ibaiganeko kluba izan zan igaz Bizkaiko lehenengo erakundea Gernikako Arbolearen Enbajadore lana hartzen.
Haretx gaztea Athleticeko eta Atalantako zuzendaritzetako kideek eta klub bietako zaleek parte hartu daben ekitaldian landatu da. Karga sinboliko handia dauen ekintza horrek herrien arteko adiskidetasuna eta errespetua gauzatzeko balio izan dau.
Athletic, igazko zemendiaren 21ean Gernikako Arbolearen lehen ordezkari konbertidu zan munduan zehar, haren birtuteak haretx sagraduak mendez mende gorpuzten dituan balioakaz lotuz. Izentapen haretan ezarri zan Gernikako Arbolearen oinordeko batek Europan zehar bidaiatuko ebala espedizino zuri-gorriagaz, haretxaren sustraiei lotutako balioak zabaltzeko. Praga izan zan lehen helmugea.
Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko buruak azpimarratu dauenez: Gernikako Arboleak askatasuna, bizikidetzea, autogobernua, errespetua eta bakeagazko konpromisoa sinbolizetan ditu. Era berean, Athleticek be hainbat balio gorpuzten ditu, besteak beste, inklusinoa, nortasun kulturala eta kide izatearen harrotasuna. Beraz, Gernikako Arbolearen Enbajadore figura berezia, balio horreek jaso eta haziarazoteko borondatea dagoan lekuetan partekatu gura dituan proiektua da. Gaur egun, beraz, Athleticen eta Gernikako Arbolearen bideek, ehun urtetik gorakoak biak, barriro egiten dabe bat. Gogorarazoten deuskue hemengoa izateak ez dauela esan gura munduari zarratuta egotea, munduari garan onena emotea baino.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
