2026/01/25 11:00

Bermeoko Lameran.

Bermeoko XX. Herri Lasterketea.

11:00

Badator Bermeoko XX. Herri Lasterketa, kirola eta alkartasuna buztartzen dituan hitzordua; atontzaileek iragarri dabenez, batuko dan dirua Sagrado Corazón Ikastetxeak jasoko dau, aniztasun funtzionala daben ikasleen artean kirol praktikak sustatzeko.

Bermeoko Udaleko Kirol Sailak eta Taraska Gazte-Zahar taldeak atondutako Herri Lasterketea da. 

Urtero modura, edade tarteka banatutako 4 lasterketa egongo dira eta danak Lameran hasiko dira:

 Gazteak eta helduak (14tik gora): Gitxi gorabehera 8 kilometro, 11:00etan hasita.
 Gaztetxoak (11-14): 1.500 metro, 12:00etan hasita. Edade tarte honetako gazteek lasterketa nagusian parte hartu leikie, persona nagusi baten ardurapean.
 Umeak (7-10 urte): 800 metro, 12:10ean hasita.
 Umea (3-6 urte): 100 metro, 12:40an hasita.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu