Alvaro Romero Neguko Joko Olinpikoetan parte hartuko dau
2026-01-19 10:29 KirolaLucas Eguibar be, jausi arren, Joko Olinpikoetan izango da.
Basque Team Fundazinoaren bekea dauen Alvaro Romero Milan-Cortina d 'Ampezzoko Neguko Olinpiar Jokoetan lehiatuko da zezeilaren 6an. Halanda ze, 35eko mozketea gainditu ondoren, Munduko Kopako rankingean beharrezko posizinoetara igon da donostiarra.
Ondokoa adierazo dau Romerok: lau urte oso gogorren ondoren, hilabete barru nire lehen Olinpiar Jokoetan izango naz. Ondo pasetako hasi nintzan kirol hau praktiketan eta gaur munduko gizonik zoriontsuena naz.
Sailkapena lortu dau asteburu honetan Dongbeiyan (Txina) jokatutako bigarren Munduko Kopan 21. postuan amaitu ondoren. Lucas Eguibarrek, barriz, ez da lehiatu lasterketan, izan be, jausi egin zan. Halanda be, daborduko haren laugarren Jokoetarako txartela ziurtatua eban.

Eguibarrek ondokoa adierazo dau: hiru aste barru prest egongo naz Milan-Cortina d 'Ampezzoko Neguko Olinpiar Jokoetan izateko.
Kontuak kontu, sailkapen nagusiko 32. postuan, Romerok Lucas Eguibarregaz batera Milanen jokatuko dauela ziurtatu dau. Biek sailkatze txandea eta lasterketea jokatuko ditue, aukeratuen artean sartuz ezkero, zezeilaren 12an Livignoko egoitzan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
