Imanol Rojo eta Peio Añarbe, 'BAT To Milano-Cortina' saioan
2026-01-19 07:30 KirolaIraupen-eskiatzaileak dira biak.
Basque Team Fundazinoak produzidutako BAT To Milano-Cortina dokumental saioak iraupeneko eskia izango dau protagonista, Denak zentzua hartzen duenean izeneko atalean.
Peio Añarbe eta Imanol Rojo iraupen-eskiatzaileak dira.
Peiok bere aitaren eskutik emon zituan lehen pausoak. Aita kirolari profesionala izan zan eta gaur egun Txileko selekzinoaren entrenatzailea da. Peiok orain bere amesa lortu gura dau, olinpikoa izatea eta txapelketa horretan dominea lortzea.
Milano-Cortina d’Ampezzoko Jokoetako iraupen-eskia Val di Fiemme haranean jokatuko da. Imanol Rojok Munduko Kopako emoitza onenak lortu ditu bertan. Haren laugarren Jokoak izango dira.
BAT To Milano-Cortina
2026ko Milan-Cortina d' Ampezzoko Joko Olinpiko eta Paralinpikoetan lehiatuko diran euskal kirolarien ahalegina Euskal Telebistan abenduaren erdialdetik astero eskaintzen diran erreportajeetan islatzen da. BAT To Milano-Cortinak, BAT To Rio, BAT To Pyeongchang, BAT To Tokio, BAT To Beijing eta BAT To Paris programen lekukoa hartu dau.
Erreportaje bilduma horrek ikus-entzunezko istorio handien osogaiak batzen ditu.
BAT To Milano-Cortina, Korima Films produkzino-etxeak egina, astero eskaintzen da pantaila txikian, domeketan, ETB1eko Helmuga saioaren barruan. Saio bakotxak 10 minutu inguruko erreportajea dau. Beraz, Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak gauzatu baino aste batzuk lehenago, ikus-entzuleek Italiako urietan lehiatzeko sailkapena lortzeko burrukan ibili izan diran euskal kirolarien zati handia ezagutzeko aukerea dabe.
Programeak irudi ikusgarriak eta ikus-entzunezko baliabide modernoenen erabilerea barruan hartzen ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
