Maria Blanco Zestoarrak aurkeztuko dau Huhezinema
2026-01-16 09:06 ZinemeaEgitaraua be jakinarazo dabe.
Huhezinema Jaialdia urtarrilaren 21, 22 eta 23an izango da. Halanda ze, aurkeztuko ditue daborduko zeintzuk izango dira aurkezleak:
- Urtarrilak 21, Ikasle Saila: Oier Gastesi eta Ziortza Irazu.
- Aurreko edizinoen moduan, ikasleak izango dira Ikasle Saileko aurkezleak. Oier eta Ziortza Ikus-entzunezko Komunikazinoa ikasten dabiz Mondragon Unibersidadean; lehenengoa Tolosarra da eta bigarrena Lezotarra. Egun, praktikak burutzen dagoz, Oier Euskadi Irratian eta Ziortza EITBko albistegietan. Kasting bikaina egin dabe biek eta orain upealako aukerea dabe euren talentua publikoari erakusteko.
- Urtarrilak 22, Bideoklip Saila: Danel Teran eta Jone Markuleta.
- Danel eta Jonek aurkeztuko dabe Bideoklip Saila. Biak Ikus-entzunezko Komunikazinoa ikasi eben Mondragon Unibersidadean eta Huhezinema 16ko atontzaileak be izan ziran 2023an. Egun, Jone produkzino lanetan dabil; Danel, barriz, pantalla aurrean, aktorea da Makusin pailazo moduan.
- Urtarrilak 23, Sail Ofiziala: Maria Blanco.
- Sail Ofiziala aurkezteaz Maria Blanco Zestoarra arduratuko da, bakarrizketatzailea eta hainbat telebista programatan kolaboratzaile lanetan ibilia. Ibilbide luzea dau antzerkian, telebistan eta batez be bakarrizketa munduan. Euskal Herria guztia zeharku dau azken urteetan publikoari barre eginarazoz.
Egitaraua
Bestalde, egitaraua be jakitera emon dabe atontzaileek. Betiko lez, sormena, aniztasuna eta formatuen aberastasuna jarriko ditu erdigunean. Goizean, Aretxabaletako Ideienea Campusean izango dira ekitaldiak; arratsaldean, barriz, Arkupe Aretoan.
- Urtarrilak 21:
- 11:00: Podcast gela.
- 12:00: Dolby Atmos.
- 16:00: Masterclass-a Myriam Lizarralde. Estilismoak ikus-entzunezkoetan.
- 17:00: Ikasle Sailaren proiekzinoa.
- 19:00: Pintxo potea.
- Urtarrilak 22:
- 10:00 Podcast gela.
- 11:00 Hausnarketa proiekzinoa. Mundukideren eskutik.
- 13:00 Dolby Atmos.
- 16:00 Masterclassa Arriguri. Bideoklipen sorkuntzea.
- 17:00 Bideoklip Sailaren proiekzinoa.
- 18:30 Kontzertua Unai Cantabrana.
- Urtarrilak 23:
- 11:00 Podcast gela.
- 12:00 Dolby Atmos.
- 16:00 Sail Ofizialaren proiekzinoa I.
- 18:00 Sail Ofizialaren proiekzinoa II.
- 19:00 Sari banaketea.
- 20:00 Luncha.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
