Gaur hasiko da sagardao denporaldia Astigarragako Petritegi Sagardaotegian

Bizkaie! 2026-01-14 09:26   Pil-pilean

Euskal Pelota Selekzinoko ordezkariek probauko dabe lehen sagardaoa.

Gaur, hilak 14, emongo deutse hasierea sagardao denporaldiari Gipuzkoan. Astigarragako Petritegi Sagardaotegiak edegiko dau lehenengo kupela, 13:45ean. Halanda ze, Euskal Pelota Selekzinoko ordezkariek izango dabe lehen sagardaoa probetako aukerea. Betiko lez, basua altzau eta ondoko berbak esango ditue: gure sagardao barria.

Bestalde, ekitaldiak 12:00etan hasiko dira, Astigarrako Erribera Kultur Etxean. Bertan, aurtengo uztearen kakoak eta sektoaren azken barriak adierazoko ditue. Ondoko erakundeetako ordezkariak izango dira: Eusko Jaurlaritzea, Gipuzkoako Foru Aldundia, Astigarragako Udala, Euskal Sagardao Jatorri Deiturea Alkartea eta  Euskal Pelota Selekzinoko ordezkariak.

Bihar, urtarrilak 15, makinatxu edegiera ekitaldi atondu ditue: Zeraingo Oiharte Sagardaotegian (Goierri); Trebiñu Sagardaotegian (Araba); eta, Lekunberriko Toki-Alai Sagardaotegian (Nafarroa). Bestalde, Usurbilgo Saizarren be, bihar, hilak 15, egingo dabe lehen txotxa.

Etzi, hilak 16, Urnietako Eulan eta Andoaingo Mizpiradin hasiko dabe denporaldia.

Bizkaian, barriz, urtarrilaren 20an edegiko ditue kupelak. Ekitaldi ofiziala, Zornotzako Uxarten izango da.

Euskal Sagardaoa deiturapean 46 sagardaotegi dabiz lanean Euskal Herrian. Azken urtean, 3,1 miloe litro sagardao produzidu ditue, bertako 250 sagastietako 4,4 miloe kilo sagar erabilita. Espero baino % 15 sagar gitxiago batu ditue.

Aurkezpen ekitaldiko argazkia (Argazkia: Euskal Sagardaoa).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu