2026/01/06 11:00

Bilbon, Santutxun.

46. Sei Izar, Santutxuko Herri Krosa.

11:00

Bihar, urtarrilaren 6an, Errege Egunean, 10:45etik 12:45era, gitxi gorabehera, errepidearen zati batzuk okupau eta trafikoa etengo da Santutxu auzoko kale batzuetan. Lasterketak Iturriaga kalean hasiko dira eta ondoko ibilbidea izango dau:

Iturriaga – Santa Klara – Zabalbide – Santutxu – Juan de la Cosa – Iturriaga (helmugatik igaro) – Santa Klara – Zabalbide – Santutxu – Sagarminaga – Cocherito de Bilbao – Club Deportivoren Zirko Amateurraren kalea – Europa parkea – Club Deportivoren Zirko Amateurraren kalea – Laurencín Markesa – Basarrate landa (helmuga).

Lasterketea igaroten dan bitartean, inguruko garajeetara sartzeko eta bertatik urteteko mugak egongo dira, eta Iturriaga kaleko 51. eta 61. zenbakien arteko aparkalekua okupauko da.

Inguruan dabizan Bilbobus linea batzuei bere eragingo deutse lasterketeak. Zer desbideratze izango diran eta ze geltoki aldatu eta ezabatuko diran behar bezala jakinarazoko da, ohiko bideetan: sare sozialetan, informazino-paneletan, markesinetan....

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu